Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
eragite iz zerbait egitera bultzatzea; eginaraztea.
Bestalde, haziari buruz bakarrik hitz egiten zuten; beraz, badirudi eskuari eragite hori "gizonen gauza" zela bakarrik. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 22. orr.
Proteina-eredu bat, alegia, zeinaren hiru dimentsioko formaren eta karga elektrostatikoaren agindupean baitaude ezagutze- eta eragite-gaitasunak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 61. orr.
Eta Alontso korellarrak esan bezala, buruko hezetasunak doministiku maizago eragite horrek, ez ote digu euskarazko izenaren etimologia bera sinalatzen? Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 30. orr.