Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baltzaren burutazioak hemen jasotzeko arrazoia ez da adiskideari omenaldia egitea, ezpada bere liburuko ideiak lagungarri eta akuilu zaizkidala nire hau taxutzeko, eragintxo horren nondik norakoa ikusten erraza ez izan arren. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 116. orr.
Elkartea beti egon da horren atzetik eta pentsatzen dugu gure eragintxoa ere izan dugula hori onar zedin. Berria - Euskal Herria 2004-10-24
Familia onekoa zen arren eta irakurtzen ere bazekien arren, magiaren munduak erakartzen baitzuen, halako tailuz, non bera ere, denboraren denboraz, azti bihurtu baitzen, inguruko jauntxoen artean bere eragintxoa izanen zuena. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 117. orr.
Ez ote zezakeen, edo ez ote zuen izanen aitzinago, ondorez, bere eragintxoa haren baitan eta haren deliberamenduetan? Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 426. orr.
Badirudi neure buruari ere aitortu ez diodan itxaropena neukala, bide batez entzuleen iritzi eta jarreretan bere eragintxoa izango ote zuten neure hitzalditxoek. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 12. orr.