Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eraginkortasun (540 agerraldi, 47 liburu eta 329 artikulutan; ETCn 9.862 agerraldi) 1 iz eraginkorra denaren nolakotsuna.

Ikasteko sistemen eraginkortasuna.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 171. orr.

Armada batek ez du eraginkortasunik soldadu pila bat bihurtzen denetik.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 78. orr.

Haren hitzen eraginkortasuna bihotzak bat-batean aldatzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 821. orr.

Eguzkiari indartu egin zaio, nonbait, bere beroaren eraginkortasuna.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 43. orr.

Diru politikaren eraginkortasunari buruz (bi eraginkortasun motei buruz, alegia, efikazia eta efizientziari buruz), beharrezkoa da esatea, oro har, eztabaida sakona eta zabala izan dela nagusi.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 34. orr.

Herrialde guztiek indarkeriari aurre egiteko onartu diren neurriak ezartzea eta euren eraginkortasuna bermatzea da helburu nagusia.  Berria - Mundua   2004-03-19

Jokoa tarteka antzekoa izan dela ikusi dugu, baina eraginkortasuna oso desberdina izan da.  Berria - Kirola   2004-04-07

Jendea, ordea, grebaren eraginkortasuna zalantzan jartzen hasita zegoen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 191. orr.

Azken urteotako estrategiaren eraginkortasuna berresten du gutunak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-03

Askoren ustez, Legearen eraginkortasuna neurtzeko froga izango dira aurtengo alardeak.  Berria - Harian   2005-05-22

Baliabideen eraginkortasuna azken kontsumora begira hobetzea helburu desiragarria da, baliabide hori berriztagarria edo berriztaezina izan.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 61. orr.

Zeren araberakoa da txerto baten eraginkortasuna?  Berria - Gaiak   2004-06-26

Hiesaren kontrako botikek eraginkortasuna galdu dutela esan dute adituek.  Berria - Gaiak   2004-03-12

Nola elkartu eraginkortasuna eta edertasuna? nora doa teknika eta nora arte ederrak?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 96. orr.

Etxekoandrea, munduko erosketen zati handi bat egiten duena, ez da aukeratzen kudeatzaile gisa duen eraginkortasunagatik, ezta baztertzen ere bere eraginkortasunik ezagatik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 333. orr.

Gorputzean ere, makina gehienetan bezala, oso desiragarria da pisua kentzea, erregaia aurreztu eta eraginkortasuna areagotzen baita hartara.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 24. orr.

Arazo hau, ikusi dugun bezala, Ingalaterran konpondu zen, lehenik maila politikoan Alpeez bestaldeko Erdi Aroko parlamentuaren erakundeari eraginkortasuna emanez, eta gero ekonomiaren mailan industri iraultzaren bidez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 318. orr.

Aurrerapen hori ekoizpenaren eraginkortasunaren hazkundetik dator hutshutsik, hau da, produktibitatearen hazkundetik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 37. orr.

Barkamena eskatu nahi dizuet kazetarioi, baina badakizue gauza hauek isilpean egin beharrekoak direla, eraginkortasunaren mesedetan.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 127. orr.

Era horretako neurrien eraginkortasunari dagokionez, aplikazioa orokorra den ala ez da garrantzitsuena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 192. orr.

Pragmatismoak, eraginkortasunean oinarrituriko jarrera horrek, aurrean jartzen zaizkion aukera eta gertakizun guztiak baliatzen ditu.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 70. orr.

Eraginkortasunik gabeko limes banatzailean zehar kanpotik sartu ziren ondasun guztien artetik, gerra-armak izan ziren agian esanguratsuenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 146. orr.

Merkatu eragileek automatikoki eta eraginkortasunez funtzionatzea da helburua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 310. orr.

Liburutegi helenikoa fisikoki bertan zegoen denbora guztian, baina ezin zen eraginkortasunez ireki Mendebaldeko jendea edukiak irakurtzeko gai izan arte.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 290. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Dastamen-papilak nerabezaroan iristen dira garapen osora, eta eraginkortasun osoa mantentzen dute berrogeita bost urte arte.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 148. orr.

Behar diren ahalegin guztiak egingo ditu eraginkortasun orokorreko lan hitzarmenetan akordioak egon daitezen.  Berria - Ekonomia   2004-02-27

Ikuspegi horretatik ere eraginkortasun ekonomikoa eta berdintasuna elkarri kontrajarri izan dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 277. orr.

Orain definitzen ahalegindu naizen adigaien eraginkortasun deskriptiboa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 156. orr.

Ez dugu kristautasunaren eraginkortasun tenporalean aski sinesten. Etxean neskame eta morroiak galtzeak klase haren eraginkortasun profesionala ere hondatzeko arriskuan jartzen zuen.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 9. orr.

Mugaz bestaldeko barbaroen eraginkortasun militar gero eta handiagoa orekatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 148. orr.

Bere interes propioaren alde egiterakoan, gizabanakoak sarritan gizartearen interesaren alde eraginkortasun handiagoaz egiten du, interes horren alde egitea propio erabakita ariko balitz baino.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 523. orr.

Bigarren erronka honek eraginkortasun desberdineko hainbat erantzun alternatibo sortarazi zituen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 316. orr.

Ez dago motor termikorik, ondoen diseinatua dela ere, 100 ºC iritsi gabe % 25eko eraginkortasuna iritsiko duenik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 52. orr.

Izan ote zitekeen Mendebaldeko munduaren gainerakoarentzat baliagarria italiar eta flandestar eraginkortasun hori nazio-mailako terminoetara aldatuz?  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 317. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Herrialdea, eskualdea eta herria aukeratu eta gero, Altsasuko euskararen erabilera, ezagutza, eraginkortasun indizea (erabilera eta ezagutzaren arteko ratioa) eta matrikulazio datuak erakutsiko dizkigu.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

Akemenestar Inperioan, munduko zati berean bi mila urte geroago, erakunde berberak antolaketa eta eraginkortasun-maila handiagoarekin aurkitzen ditugu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 35. orr.

Elkarteak dio Jaurlaritzak «eraginkortasun falta» ezkutatu nahi duela.  Berria - Euskal Herria   2004-12-16

Eraginkortasun eza nabaria da auzapezak ez direlako biltzen.  Berria - Euskal Herria   2004-09-18

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ikusmolde neoklasikoa, beraz, urritasun erlatiboan oinarritzen da berriz ere trukea azaltzeko, hau da, osagarritasunean, ez ekoizpen-eraginkortasun erlatiboan, alegia, konkurrentzian.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 61. orr.

Mendebaldeko Kristandadean, erlijiozko eszeptizismoaren piztualdiarekin batera, administrazio-eraginkortasunean aurrerakada eta ilustrazio politikoaren sorrera gertatu ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 180. orr.

Ekonomi eraginkortasunaren helbururantz egiten ari ziren ibilaldi luzean, Mendebaldeko herrien zutabearen ekialdeko atzegoardiak ere itxuraldaketa izango zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 202. orr.

Lan erretoriko inprobisatuak ziurtatu zuen azken puntuaren komunikazio-eraginkortasuna.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 214. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus