Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eraginkorki 1 adlag eraginkotasunez.

Eliza "erditu berriek" zibilizazio jaio berriei egindako ekarpen politikoetatik kulturaletara igarotzen garenean, zera aurkitzen dugu: adibidez, mahayana, jokaleku politikotik kanporatuta, eraginkorki finkatu zela berriro kulturaren eremuan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 104. orr.

"Berezko" bide nagusiak -ibaiak, itsasoak eta estepak- ez baitira komunikabide erabilgarriak, eraginkorki zainduta izan ezik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 34. orr.

Gaur egun ziur dakigu gure alabaren heriotza ez zuela suge-pozoiak eragin, berau serum-injekzioaren bitartez eraginkorki indargabetua izan baitzen; heriotza burezur-basearen haustura ez-diagnostikatuaren ondorio izan zen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 242. orr.

Mendebaldean "judu-erlijioko" burges edo burges agnostiko bihurtzea hautatzen zuen banako juduak bezain eraginkorki lan egiten zuela sionismoak juduak Mendebaldeko jentilen mundura asimilatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 205. orr.

Feminismoak Eusko Legebiltzarrean egon behar du berdintasunerantz eraginkorki aurrera egiteko.  Berria - Harian   2005-04-29

Eraginkorki, azantz handirik gabe, mezako giro kartsua nahasi gabe ibili dira gure inguruan.  Herria   2001-10-11

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus