Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horrela goldelari urtetsua, buruari eraginka, noiznahi kexu da bere neke handiak alferrik izan direla eta. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 161. orr.
Aurreratu zuen ba ahal adina bere kokotsa eta laster ziren, urontzia hura zeriola eta andereñoa xaboibilez kokots bizarrari eraginka. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 161. orr.
Berak eragozten eta zapuzten baitu ernaltzea, ipurdiari eraginka gizonaren irritsa jostakor suspertzen eta, gorputza zauliturik, jarioa erakartzen badu. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 303. orr.
Patxada ederrean eta urrats beti-berdinak eginez, noizean behin gandorrari leunki eraginka eta burua alde batera jiratuz, zerbaiti belarri emateko bezala. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 76. orr.
Libertigarriak iruditzen zitzaizkidala euren dantza modernoak, ikusgarriak oso, jauzikaldi existentzialista haiek, nor bere zilborrarentzat dantzaka, nor bere imintzioak eraginka, nor bere hankak bihurrika. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 134. orr.
Ez zinen, bada, buru-eraginka jarduten, hartaz hitz egiten zenuen bakoitzean? Elizen arteko biblia Jr 48,27