Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ardatz horiek kontzez eta zuloz hornituz prestatuko dira, zulo horietan palankak sartuz haien biraketa eraginarazteko moduan, hain zuzen ere, makinak izan dezan aurrera eta atzera, edo eskuinera eta ezkerrera, albo batera edo, behar bada, zeharka ibiltzeko aukera. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5150. orr.
Halaxe egin nuen, tentuz, lumaren erpin zorrotzak bilo zurien artean egiten zuen pauso bakoitzean Basurtokoari hasperen eraginaraziz. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 320. orr.
Guztiak uretara sartzea lortu zutenean, zerriak garbitzen hasi ziren mutil-koskorrak zurda zurruneko eskuila batzuekin, zerriei gero eta kurrixka urratuagoak eraginaraziz. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 201. orr.