Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eragin2 1 iz zerbaitek edo norbaitek beste zerbaitetan edo norbaitengan ondorio bat eragitea.

Betiko galdera egingo dizuet: zer eragin zeukak gure protestak gizartean, edo, adibidez, gobernuan?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 294. orr.

Eragin hori ia beti azaltzen da eguneroko bizitzan, baina nahiko egoera bakanetan baizik ez da egiaz nabarmentzen (esnatzerakoan, adibidez).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 35. orr.

Eragin hori negatiboa da, ez baitu ekintzara edo ezer baiestera bultzatzen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 15. orr.

Izpirituaren eragin honetara zabaltzen ez denak [...] ez du gaindituko sekula kaskartasuna.Txinan misiolari protestanteen eragin honek iraun egin zuen.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 58. orr.

Psike subkontzientearen legeak, hau idazteko garaian bertan psikologoak aurkitzen hasi besterik egin gabeak, historiaren bidean eragin bat bezala hartzen dira.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 460. orr.

Ikusirik eta zein eragin guti zuten gure artean, biarnesez ere egiten hasi ziren, Sainte-Colomeren edo bertze traidoreren baten eskutik noski.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 226. orr.

Zapateroren iritzian Alonsoren eragina nabaritu da, Tapiaren hitzetan.  Berria - Euskal Herria   2004-04-20

Gizarte arazoek badute eragina bizitza politikoan.  Berria - Harian   2006-03-30

Elgarretaratzen dira eta, denborak bere eragina baitauka, mintzatzen dira gerlaz, gerlaren itxuragabekeriaz, gerlaren ondorio latzez, biek pairatu dituztenak.  Herria   2003-04-10

1227 eta 1230 urte bitartean gatazka gogorra izan zen Aita santu Gregorio IX.aren eta Frederiko II.a enperadorearen artean, Italia osoan eragina izan zuena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 314. orr.

Erresonantziaren bitartez lortzen du testu batek bere efektua, gure baitan oihartzunak sortuz: zer dagoen irakurlearen barruan, halakoa eragina.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 33. orr.

Mikrograbitateak giza gorputzean duen eragina ikertu nahi dute horretan.  Berria - Gaiak   2006-05-03

Londresek ez du haintzat hartu neurriak Galesko landa guneek jada pairatzen duten krisi larrian izan dezakeen eragina.  Berria - Mundua   2004-03-06

Irriño bat eginez begiratu zidan, bere hitzek niregan izandako eragina neurtzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 305. orr.

Bat baino gehiago dira ikerketa jardueran eragina duten faktoreak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 143. orr.

Frantziaren eta Ingalaterraren arteko gerra piztu eta krisia zabaldu aurretik ere, pairatzen zuen ekonomia feudalak hirietako merkataritza-ekonomiaren eragina.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 32. orr.

Beste gizarte guztien bizitzan Mendebaldearen eragina gizarte-indar goren bilakatu zen pixkanaka.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 172. orr.

Orduko gertakarien eragina aztertu zuen, ondoko mendean, Pierra Haristoy aihertar apezak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 54. orr.

Ingelesaren eragina gehiegizkoa dela, gazteriaren hizkera behar bezain jasoa eta aberatsa ez dela, ortografian akats larregi egiten direla.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 13. orr.

Demokraziaren eta industrialismoaren eragina gerran; adibidez, gerren areagotzea Frantziako Iraultzaz geroztik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 433. orr.

Jardun fisikoak hezurren osaeran duen eragina berretsi zuten geroago egindako esperimentuek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 36. orr.

Gune horretatik eta garai hartatik aurrera bere eragina zabaldu zuen hedatzen ari zen Mendebaldeko munduaren muturretara eta luzapenetara, Justinianok ezagutzen zuena baino askoz harantzago.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 67. orr.

Kontzeptu abstraktuak atzemateko ahalmena endelegu egilearen eraginak sortua da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 20. orr.

Geroago, "antionkogene" izeneko beste gene batzuk aurkitu ziren, onkogeneen eragina deuseztatzen zutenak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 99. orr.

Edan berri zuen ardoaren eraginak indarturik, ez zuen gehiago itxaron ermitauarekin hitz egiteko.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 50. orr.

Hainbatik hainbatean, beregaintasunik ezak eraginaren aukera handitzen du.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 131. orr.

Biblian bertan ere ematen da ziklo ekonomikoen eraginaren berri, izan ere, nekazaritzak ekonomian pisu handia zuenean, klimak markatzen baitzuen, hein handi batean, ekonomia zikloaren bilakaera.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 108. orr.

Azken aldaketa hori Gram Parsonsek taldearengan izan zuen eraginari egotzi diote askok. errealitatearen izpi haiek ez zuten jada eraginik nire gogoan, ez zuten markarik uzten bertan.  Berria - Kultura   2006-05-03

Lobulu frontaletako lesioak, berriz, ez du halakoetan eraginik, baina asaldura sotilago eta sakonagoak sortzen ditu identitatean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 71. orr.

Bi kasuetan hots horiek bere kasa jokatu dute, inongo kanpo eraginik gabe.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 183. orr.

Dostoievskiren bizitzan eta idatzietan lobulu tenporaleko epilepsiak zuen eraginaz mintzatu zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 168. orr.

Eta argi-mutil batzuk zeuden, zilarrezkoak, argiaren eraginaz dir-dir egiten zutenak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 155. orr.

Halako pisu izugarriak zapalduta, kolpe gogorraren eraginez hildakotzat jotzen zuten denek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 851. orr.

Bihozkada baten eraginez, haraino tarrapataka jaitsi, eta begi arranpaloez ziurtatu nuen autoa gurasoena zela.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 108. orr.

Gizen-gizen eta trumilka zetozen Charles ibaiko urak, aurreko egunetan izandako euri-jasen eraginez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 72. orr.

Espirituaren eraginez otoitz egin bai, baina adimenez ere bai.  Elizen arteko biblia   1 Ko 14,15

Eraginak eragin, ezin ukatu Klarak bere arrasto pertsonala ezarri duela testu osoan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1170. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Independentziak eragin mugatua izan zuen kontinenteko egitura ekonomikoetan eta europar mundu-ekonomian txertatzeko moduan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.

Estetika horrek 1970 inguruan bolada-boladan zegoen "freudo-marxismoaren" eragin handia du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 206. orr.

Zeren eta dirua jaulkitzea acte de présence bat da, gobernua harreman zuzen eta iraunkorrean jartzen duena bere mendekoen gutxiengo gogotsu, buruargi eta eragin handiko batekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 78. orr.

AEBetako egoera geopolitikoak eragin itzela du dibisa merkatuen nondik-norakoan.  Berria - Ekonomia   2004-04-14

Kristinak berak emandako pilularen eragin ongilea noski.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 356. orr.

Hainbat funtzio organiko eta mental kontrolatzen dituen sistema cannabinoidearen identifikazioaren bidez zabaldu zen kalamuaren eragin terapeutikoa ulertzeko bidea.  Berria - Harian   2005-04-17

Ukoaren suharrak, halako autoritate batengandik baitzetorren, eragin funtsezkoa izan zuen gaiari buruzko interes klinikoari azkena ematen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 46. orr.

Kritikarien arabera, surrealismoaren eragin nabarmena dute sasoi hartan eginiko lanek.  Berria - Kultura   2006-01-31

190 pertsona hil zituen atentatu hark Espainiako hauteskunde prozesuan eragin nabarmena izan zuen.  Berria - Mundua   2004-07-10

Iowako emaitzak, primarioetan aurrenekoak izateagatik, eragin zuzena dute gainontzeko estatuetan.  Berria - Mundua   2004-01-21

Frantziskoren jatorriak (aberats berrietakoa zen) eta gizarte-egoerak eragin zuzena dute haren bokazioan eta bizi-proiektuan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 24. orr.

Hain eragin sakona badu zientziak gaur egun gizarte-bizitzaren gain, haren balio-sistema aldatzeraino, horren arrazoia ez da bilatu behar hark proposatzen dituen errealitate-irudikapen berrietan soilik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 142. orr.

Adimenok eragin erabakigarria dute gure munduan, eragin kosmikoa (inondik ere ez astrologikoa!).  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 19. orr.

Erradiazio txiki batek ez du eragin larririk sortzen, zelulen ugaltze-tasa egokitu egiten baita galera berdintzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 72. orr.

Beldurrez betetzen ninduen, eta, hala ere, hurbilagotik ikusi nahi nuen haren eragin hilgarria.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 13. orr.

Nondik ote datoz zoriona gogohiltasun eta gure konfiantza bihotz-herstura bihurtzen diguten eragin misteriozko horiek?  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 306. orr.

Hor senditu da zernahi gisaz zoin eragin nasaiekoa izan den Joanes Paulo II.  Herria   2005-04-14

Gizakiak Jainkoa kanpotik bilatzen du, egintza onak betetzeari emanik [...] eragin jainkozkoei jarraituz edota Jainkoaren lagunen aholkuei.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 82. orr.

Leku askotan arrazoitzen du Maupassantek patu irrazional hori, Schopenhauerren eragin aitortu batez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 15. orr.

Politikoki Luoyang "bat zetorren Ninive eta Tirorekin"; baina oraindik bere eragin indartsua zertzen ari zen, mahayanaren haziak kultur ingurune sinikora girotzeko hazitoki izan zelako.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 58. orr.

Haren eragin magikoak gauez nabarmentzen ziren, gizonak limurtasun betean ematen zituen bi orduetan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 94. orr.

Ez da aipatu ere egiten zenbait gizarte zerbitzu taxuz eskaintzeak delako lehiakortasun preziatu horretan duen eragin positiboa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 147. orr.

Ezaguna da garagardoaren eragin diuretikoa, baina, daukan uragatik da hori, alkoholagatik baino gehiago.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 197. orr.

Mito guztiek bezala, honek ere baditu bere eragin sinboliko interesgarriak, onuragarriak ere, esango nuke.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 273. orr.

Barbaroak gizaki primitibo aldagaitza izaten jarraitu balu, bere energia guztien askoz proportzio handiagoa bideratuko zen bake-arteetara, eta eragin hertsatzaile handiagoa izango zuen harengan bere ahalegin baketsuen emaitzak zigor gisa suntsitzeak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 150. orr.

Desagertua zen eliza unibertsal baten eragin murriztailea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 360. orr.

Horiek aldendu behar dituzte aukeratuen gogoak lurreko gauzetatik, eragin gaiztoak itoaraziz eta sentimendu garbiei bide emanez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 255. orr.

Lan itunei atzerako eragina kenduko die Cebekek, sindikatuek «sasoi bateko eduki bertsuak» aldarrikatzen segituz gero.  Berria - Ekonomia   2006-01-31

Ustezko eragin kaltegarriak.  Berria - Harian   2005-04-17

Euromerkatuek 1973 ondoren zuten likidotasun izugarriak halabeharrezko eragina izan zuen merkatu horietan esku hartzen zutenen finantza-jokamoldeetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 89. orr.

Gaur egungo ekonomian finantza eragiketa espekulatiboek sekulako eragina dute truke-tasen aldakortasun handian.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 40. orr.

Indar nazionalistek Espainiako Estatuko gai orokorretan duten «gehiegizko eragina» gutxitzeko hauteskunde legea aldatzeko eskatu zuen Ermuko Foroaren izenean Iñaki Ezkerrak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-19

Bukaera horrek egiazko eragina izan dezan, honako hauek beharko ditu, besteak beste, bertsolariak: [...].  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 213. orr.

Pantailaren luminantzian berebiziko eragina izango dute, aldiz, argi-iturriaren aldakuntzek; Gizakien interes materialetan oso zuzeneko eragina baitu ezagutza arlo honek.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 25. orr.

Badirudi ohitura hau gizonen pentsaeran, nazioetan eta mendeetan halako eragina izan duten ideia erlijoso eta espiritualetan oinarritua dagoela.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 55. orr.

Herioren eragin ubelak makina bat aldiz musukatzeko fortuna beltza izan nuelako?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 185. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eragin-eremu berezi bana sortu da munduko hiru botere ekonomiko handien inguruan (Estatu Batuak, Europar Batasuna eta Japonia).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 66. orr.

Organismoak osatzen dituzten molekulen egiturez eta haien arteko eragin-trukeez azaltzea izaki bizidunen tasun txundigarriak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 28. orr.

Baina truke libreak eta deskolonizazioaren itunek zabaldu zuten berriz konkurrentziara eta eragin-borroketara.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 57. orr.

Erantzun "geldia": denborazko metaketa edo baterakuntzazko eragin multzo osoa da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 35. orr.

Irudiari egozten zaion eragin modua zer den zehazten saiatu direnak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 89. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Albo-eragin horiek gora-behera, harro bizi izan da beti gizaki modernoa, unibertsoaren gailurrean dagoen uste osoan.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 45. orr.

Banako hori solidarioak diren bi osagairen konbinaketa bat da, emaitza bat, goragoko banako batean gauzaturiko elkar eraginari esker (désir x eux) soilik balioa duena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 163. orr.

Hilartitz [...]: hilobi gaineko inskripzioa, heriotzaren bidez eskuratutako bertuteek atzera-eragina dutela erakusten duena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 140. orr.

Honetan, gure lehen printzipiotzat jotzen dugu ezer ez dela inoiz hutsetik sortu jainko eraginez.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 41. orr.

Proiektuak ingurumen eraginaren ebaluazioa gainditu duela nabarmendu du epaileak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-29

Ingurumen eragina: Ertaina-txikia. Transferentzia eta garraioaren kostu eta eragina: Oso egokia.  Berria - Euskal Herria   2004-07-02

Halako espiritu-eragin bat sentitu zuen, gauza ikusezinetara erakartzen zuena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 282. orr.

Irudi automatikoetan automatikoenak ere, zaintzako kamerenak, esate baterako, berariaz, gizarte-eragin jakin batzuk lortzeko kalkulatuta produzitzen dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 185. orr.

Kultur eragin siriako eta helenikoek Arabiarantz izandako irradiazio luze eta iraunkorrak gizarte-ondorio metakorra sortu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 68. orr.

Euskal Herrian lortu zituzten helbideetara jo behar izan dute, atea batean kosk eta beste batean kask, hainbat itzal-eragin kultural eta diplomatiko bildu eta baliatzeko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 170. orr.

Interes-tasak apalak direnean erostean eta garestiak direnean saltzean datza espekulazioaren egonkortasun-eragina.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 95. orr.

Jarduera ekonomikoaren ingurumen inpaktu edo eraginak kanpoko elementutzat hartzen dituzte.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 50. orr.

5 eraginpe (toki atzizkiekin)

Pozoi-dosi txiki batzuek sorrarazten zioten ondoezaren eraginpean egin zuela lan senarrak nobelan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 170. orr.

Morfinaren eraginpean lasai, umoretsu dago, barrea eragiten die ingurukoei bere ateraldi xelebreekin, zoriontsu ematen du ez bide da ohartzen gertatzen ari denaz: bere garro luzeekin harrapatu du olagarro erraldoietako batek marinel dohakabea, gupidagabeki astintzen du airean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 207. orr.

Hezurrek, eskeletoaren oinarrizko elementuek, zurrunak izan behar dute, baina ez zurrunegiak, hobe baita presioaren eraginpean zertxobait deformatzea, haustea baino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 17. orr.

Espazioa eta denbora bereizterik ez dagoela erakutsi zuen Einsteinek, eta continuum hori materia zein energiaren eraginpean bihurtu egiten dela azaldu zuen.  Berria - Harian   2005-09-06

Urazpiak berdin-antzeko zirudien nonahi, hondar hezezko bere ildo kontzentrikoekin eta ur-lasterren eraginpean ikaratzen zirèn makurturiko alga sortekin.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 135. orr.

Gregen tumorrak lehenbizi guruin pituitarioari erasan zion; horregatik loditu zen eta erori zitzaion ilea; baina ez hori bakarrik, horrexek hustu zizkion hormonen eraginpeko agresibitatea eta deblautasuna.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 70. orr.

Fede itsua denez, kontra-argudioen argiaren eraginpetik at dago, adimenaren gaitz bat da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 52. orr.

6 (ikus eragin aditzaren konbinatorian eragin izenaren agerraldi maizkoenak).

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus