Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eragiketa (260 agerraldi, 40 liburu eta 38 artikulutan; ETCn 10.210 agerraldi) 1 iz helburu jakin bat lortzeko egituratzen den ekintza saila.

Deskribatzen da formulak berak, bere azaleratzean, burutu duen eragiketa: agintzaria, agindua, dekretua, hitzarmena, egiaztapena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 97. orr.

Guggenheim museoak ere egin ditu makina bat eragiketa, eta ondorengoa ondorioztatu: 874.807 bisitari izan ditu urte bukatu berrian.  Berria - Kultura   2004-01-14

Arriskutsua da eragiketa hori poliki egitea; arriskutsua da bizkor egitea ere.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 81. orr.

Eragiketa haren xedea errepublikak hiritarrei zor ziena kitatzea zen, ez hiritarrek elkarri zor ziotena kitatzea.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 83. orr.

Bankuaren iritziz, «momentu egokia da eragiketa hori egiteko [...]».  Berria - Ekonomia   2004-02-03

Merkatu irekiko eragiketak eginez (open-market eragiketak, alegia, zor publikoa erosiz edo salduz).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 32. orr.

Finantzabideak xekatzen zituen kooperatiba horrekin, HERRIKOA kapital arrisku sozietatea partaide bezala engaiatu da eragiketa hortan.  Herria   2003-05-29

1987 ondorengo nazioarteko zuzeneko inbertsioen parte handi bat, nolanahi ere, zor-bihurtzeen eta pribatizazio-programen eragiketen ondorio dira.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 77. orr.

Enuntziatua, bere materialtasunean sortzen den aldi berean, estatus batekin agertzen da, sareetan sartzen da, erabilera-arloetan kokatzen da [...], txertatzen da bere identitatea gordetzen edo ezabatzen den eragiketetan eta estrategietan.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 122. orr.

Perpaus berriak sortzeko eragiketarik emankorrenetako bat, juntaduraren eragiketa dugu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 58. orr.

Kontuan hartu, Tw1 eragiketak, oraingoan, Tgald formaldatzearen eragina desegiten duela.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 101. orr.

Abstrakzioen genesi bat, ahalegintzen dena hauek osatzea baimendu duten eragiketen saila berraurkitzen.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 73. orr.

Finantza ingeniaritza konplexuko eragiketak, beti ere epe motzerako irabazien bila.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 236. orr.

Makina adimendunek hainbat eta hainbat eragiketetan ordezkatzen dute gizakia, eta milioika langile lepo-zuri eta lepo-urdin bidaltzen dute langabezia ilaretara, edo are okerrago, benefizentziako jangeletara.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 130. orr.

Kontzeptuak eratzeko arauak, edozein dela euren orokortasuna, ez dira gizabanakoek burututako eragiketen emaitza, historian ipinitakoa eta ohikuntza kolektiboen sakontasunean jalkitakoa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 74. orr.

Lehen hurbilpen gisa, esan liteke elkarren ondoz ondo burutzen diren hiru eragiketaren emaitza dela ikusmena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.

Hipermerkatuan inorekin hitz egin gabe egin ahal izango ditugu eragiketa guztiak: denetik erosi, automobileko depositua bete, zinera joan, ilea moztu eta makillatu...  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 97. orr.

Makina honek aldi berean jartzen ditu lanean 512 ordenagailu eta segundo bakoitzean gai da 12,3 milioi eragiketa egiteko.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 100. orr.

Banku batzuek, bezeroak eragiketa bat egiten duen bakoitzean, eragiketa hori Interneten bidez eginez gero, bezeroari ordaintzen diote, ez alderantziz.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 118. orr.

2 (matematikan)

Aritmetikako lau eragiketak eta erroak ateratzea: ez zuen munduak, hainbat mendez, beste eragiketarik izan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 367. orr.

Matematikaren arlotik datozkigun kontzeptuak hizkuntzara bihurtuta, honako eragiketa hauek bereizten ditu bere sailkapenean: gehitzea, kentzea, bidertzea, konbinatzea eta ordezkatzea.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 20. orr.

Egoera bat aztertzeak ekarriko du, ezinbestez, garrantzi gutxiko aldaketak alde batera uztea, matematikagileek ere, hainbat eragiketatan -logaritmoen kalkuluan, esaterako- kopuru infinitesimalak baztertzen dituzten bezala.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 136. orr.

Ekuazioak erradikalen bidez ebaztea (ekuazioen ebazpenak kalkulatzea, lau eragiketak eta erro karratuak, kubikoak, etab. soilik erabilita; beste inolako eragiketarik erabili gabe, alegia).     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 85. orr.

Erromatar zenbakera idatziak ez zuen batere balio kalkulurako, eragiketarik soilena abakoaren laguntzaz egin behar baitzen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 281. orr.

Aljebra aritmetizatzea: ezezagunari aplikatzea aritmetikak zenbakientzat bakar-bakarrik erabiltzen zituen eragiketak (--, -, x,:, erro karratuak aurkitzea).     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 83. orr.

Eragiketa bihurtu zen deribazioa, mota berri bateko eragiketa, zenbakiekin ez, baizik kurbei lotutatuko kantitate aldakorrekin aritzen zena.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 367. orr.

Badira [...] eragiketazko azterbide nahiko zuzenak bereizkuntza fonemikoa erabakitzeko.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 134. orr.

Eragiketazko formulak ziren, ebazpenen benetako zenbakizko kalkulua egiteko bidea ematen dutenak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 284. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Liga bukatzeko lau egun falta direla talde guztiak eragiketa matematikoak egiten ari dira.  Berria - Kirola   2006-05-10

Ildo beretik, bi gehi mila berdin mila eta bi eragiketa matematikoaren aldean, bi gehi mila berdin bi mila eragiketa linguistikoa genuke.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 246. orr.

Aritmetika bitarra erabiltzen du konputagailuak, hau da, biko eskala bat; eskala horretan, bat eta zero dira digitu bakarrak, eta, beraz, bai edo ez erabaki besterik ez dute egiten eragiketa aritmetiko guztiek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 228. orr.

Eragiketa morfologikoa da fonologikoa baino areago.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 126. orr.

Hizkuntza erkaketa, beraz, ez da eragiketa mekaniko bat; erkaketak, argibide emateko egokiak diren datu guztiak alderatzea ekarri ohi du ezinbestean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 266. orr.

Beren agindupeko dituzte enbrioiaren garapenerako eragiketa espezifiko batzuk.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 60. orr.

Teorian negozio errealak finantzatzea helburu dute eragiketa finantzario horiek.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 227. orr.

Eragiketa optikoak, eragiketa kimikoak eta nerbioen eragiketak dira horiek.Bistan da eragiketa bortxatu horiek ezin gerta daitezkeela gure garaian; printze batek bere burua engainatuko luke, ez beste inor. Aldez aurretiko eragiketa eraginkor batzuen existentziak mugatzen ditu.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.

Gure ikasketak euskaraz egiteko aukera izan ez dugunok erdaraz ikasi dugu kontatzen edo oinarrizko eragiketak egiten.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 84. orr.

Hala, zelularen oinarriko eragiketa jakin batzuetarako, erreakzio eta eragin-trukeak tartean direla, zenbait multzo espezifiko jartzen da lanean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 110. orr.

Gero alderantzizko eragiketa egiten nuen, eta arropa zuritu ahala ura findu egiten zen berriro ere, ibaietako ur mehea izan arte.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 139. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Konbinatoria zabal baten emaitza da, non elementu ia finkoak -eragiketa-modulu konplexuak determinatzen dituzten gene segmentuak edo gene-blokeak- askotariko antolamenduetarako baliatzen baitira.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 112. orr.

Muga horiek ezarriko lizkiokete, bera konturatu gabe, postulatuak, eragiketa-eskemak, hizkuntza-arauak, baieztapenen eta oinarrizko sinesmenen multzo bat, irudi-motak, edo fantasmaren logika oso bat.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 171. orr.

Ez da eragiketa sail baten foku konstantea, mugiezina, bere buruaren berbera, enuntziatuek, txandaka, diskurtsoaren azalean aditzera emango luketena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 111. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gramatikako lekualdatze-eragiketek egitura hartzen dute kontuan.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 15. orr.

Hizkuntza batean eskuragarri dauden sintaxi eragiketak nola erabiltzen dira hizkuntza horren benetako erabileran?  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 130. orr.

Estatu Batuetako 500 korporazioren irabazien kopurua Estatu Batuetako BPGren % 60 baino handiagoa da; munduko nazioarteko ekonomia eragiketen % 70ean nazioarteko korporazioak aurkituko ditugu.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 153. orr.

EBko nazioarteko banku eragiketa nagusia da.  Berria - Ekonomia   2004-10-15

SEC Burtsa Eragiketen Batzordearentzat presidente ohia erruduna da.  Berria - Ekonomia   2004-07-11

Azkenean, kontu ilunen batean nahasturik gertatu zen: diru-eragiketaren bat edo.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 104. orr.

Inbertsio errealak eta diru laguntzak, eta kapital eragiketarako transferentziak %12,4 dira.  Berria - Mundua   2004-09-28

Dibisa eragiketak ere egiten ditu (euroaren eta munduko gainerako dibisen arteko truke-tasa politika), herrialde kideen dibisa erreserba ofizialak bere esku baititu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 195. orr.

Tobin tax esaten zaiona, James Tobinek proposatu zuen jadanik 1978an; truke-eragiketa guztiei zerga apal bat ezartzean datza, %0,5 adibidez.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 192. orr.

Tobin-zergak, dibisen truke eragiketen gainean ehuneko 0,1 edo 0,2ko tasa aplikatzea du helburu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 238. orr.

SCHren aurka egin zuen, «Santanderrek antolatutako espekulazio eragiketa» izan zitekeela salatuta.  Berria - Ekonomia   2004-12-01

Ikusten denez, kanbio-eragiketek beti berdindu behar diren sarrera eta irteeren kontua osatzen dute.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 76. orr.

Nazioarteko merkataritza eta finantza eragiketetan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 40. orr.

Errenta maila garaia dutenek zerga aholkularitza askoz hobea izateaz gain, zerga arautegi konplexuan jasotzen diren hainbat eta hainbat aldrebeskeria dela medio, finantza-ingeniaritza eragiketei onura handiagoa ateratzeko aukera hobea baitute.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 36. orr.

Gutxi batzuk aberastuko ziren, aberastu dira, eraikuntza eragiketa batzuk direla medio.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 7. orr.

Ezaren eta baiaren arteko bereizketa bizirik irautea beste helbururik ez duen buru-eragiketa baten emaitza.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 351. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus