Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eraendu, eraen, eraentzen du ad gobernatu, administratu.

Orotan beti asmatzeko etsita egon behar dugu nik zuria ikusten dudana beltza dela, Eliza hierarkikoak hala irakasten badu, pentsatuz Kristo gure Jaunaren, senarraren, eta bere emazte Elizaren artean espiritu berak gobernatzen eta eraentzen gaituela gure arimen osasunerako, bada hamar aginduak eman zituen Espiritu eta jaun berak agintzen eta eraentzen du Eliza ama santa.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 207. orr.

Laster ikusi zen modu errazean mundua eraentzen duen botere ikustezinari atsegina emateko modu sakon eta seguruena jokabide zuzena dela, horrela beste munduan bederen zoriontsu izateko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 282. orr.

Honek guztiak pentsarazten digu badagoela, organo desberdinen funtzionamenduaren azpian, ahalmen orokorrago bat, ikurrak eraentzen dituena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 37. orr.

Ia ezinezkoa da sonanteen kontua eztabaidatzea, fonemen konbinaketak eraentzen dituen legeak modu zehatzean atzematen ez badira.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 81. orr.

Dena topaketa-estrategia bat antolatzean datza, zeinaren bidez orientaturik geldituko den (horretan datza filosofia) gizakiaren jardutea eta, zeinaren bitartez errazago esplizitu eta eraginkorrago bihur daitekeen giza jardutea eraentzen duen printzipioa.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 14. orr.

Bi forma elkartzea, zerbait komun badutela sumatzea ez ezik, elkarketa hori eraentzen duten erlazioen izaera atzematea eta bereiztea ere bada.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 173. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus