Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erabiltze 1 iz helburu edo egitekoren baterako baliaraztea.

Hortik ageri da, Afektuen izenak, haien erabiltze arruntetik asmatu direla, haien beren ezagutze zorrotzetik baino areago.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 329. orr.

Seguru hitz potolo asperrok bizkarrean erabiltze hutsagatik poliki kobratzen duela.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 204. orr.

Halakoetan legegileak dihardu aginpide hertsitzailearen erabiltze hutsean, gizartearen desordenarik okerrenak aurreikusteko eta grina eta abusuei mugak jartzeko.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 64. orr.

Frantziskoren oroitzapenak, egokitzapen eta erabiltze guztiak gorabehera, bizirik iraun du etengabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 52. orr.

Erantzun horrekin gizakiaren izaera eta gizakiaren jardun oro azalarazten dugu funtsean, ez bakarrik ona egitearena, baita ere egiaren eta ederraren bilatze, erabiltze eta sortzearena, beti ere maitatuz.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 48. orr.

Jaungoikoaren ontasunaz gozatzearekin lotzen dugu guk erabiltze hori; Jaungoikoak, ordea, gu erabiltzean Jaungoiko beraren ontasunaren eraginez erabiltzen gaitu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 285. orr.

Hizkuntza klasiko berpiztuak literatur helburu serioetarako erabiltze horretan, ez Mendebaldea eta ez Ekialde Urruna ezin dira konparatu bizantziar historialariekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 289. orr.

Gaizki erabiltze, tortura, arrobatze, iziarazte, buluzte, bortxatxe zernahi pairatzen dute poliza-gizonen ganik, eta etorkinetaz arduratzen diren manatarien ganik.  Herria   2004-11-25

Etxeetan indarrez sartze, ebaste, su emate, ukaldika erabiltze, emakume bortxatze, aihotzez kolpatze... nork bere istorio ikaragarria zekarren, nork bere izua, nork bere mina, baita nork bere gaitzespena ere, gure aldera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 125. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ukatze eskubide hori beharrezko ikusten dute autore askok, norberaren erabiltze eskubidea bermatuko bada.  Berria - Gaiak   2004-01-14

Ez-erabiltze urteok ez dizkizute ahantzarazten zenbait tik profesional, edozein zirkunstantziatan kimikaritzat ezagutarazten zaituzten zenbait jokabide estereotipatu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 261. orr.

· Indarkeria erabiltze arinek, 6 eta 18 hilabete arteko zigorra izango dute.  Berria - Euskal Herria   2004-10-08

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus