Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erabiltzaile (440 agerraldi, 33 liburu eta 220 artikulutan; ETCn 19.528 agerraldi; orobat erabiltzale ETCn 3 agerraldi) 1 iz adierazten dena erabiltzen duen pertsona.

Egia da, izan, berak gutxi idatzi zuela euskaraz; zirikatzaile eta bultzatzaile izan zen, erabiltzaile baino gehiago.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 42. orr.

Atari elektroniko horretan sartuz gero, erabiltzaileek Sorosi galderak egiteko aukera ere badute.  Berria - Mundua   2004-10-29

Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Babesteko legea onartu zuen herenegun Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-26

Erabiltzaileei begira diseinatu du Moneok Deustuko liburutegi berria.  Berria - Kultura   2004-05-25

Librea da erabiltzailea fotokopiak atera edo nahi duena egiteko.  Berria - Kultura   2004-12-08

Gauza bat baita baliabideak jartzea (baliabideak publikoak nahiz pribatuak izan daitezke) eta beste bat baliabide horiek erabiltzea (erabiltzaileak ere publikoak nahiz pribatuak izan baitaitezke).  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 129. orr.

Iaz 211.509 erabiltzaile izan zituzten atarian, eta 200 albiste inguru argitaratu zituzten.  Berria - Gaiak   2006-01-10

Guztira, 53.000 erabiltzaile utzi zituen Iberdrolak argi barik Bizkaian elur ekaitzaren ondorioz.  Berria - Harian   2006-02-01

Liburua maileguan hartzen duen erabiltzaileak.  Berria - Kultura   2004-05-01

Azken bolada honetan milaka kreditu txartel bikoiztu dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako kutxazainetan; erabiltzaileen elkarteak «oso kezkatuta» daude.  Berria - Harian   2005-03-03

Autobusetan: erabiltzaileen kopurua %5ean igo bazen ere, irabazia %4,2 baino ez zen igo.  Berria - Euskal Herria   2004-05-21

Erosketa bidezko zergak ordaintzen dituzte, banketxe edo kutxetan kontuak dauzkate, zor txartelak denda eta saltoki handietan, eta Osasun edo Justizia egituren erabiltzaile dira.  Berria - Harian   2005-05-11

Oraingo honetan ez zaio inporta izan ingurumena, ez bere eraikinen erabiltzaileen ongizatea, ezta bere obrak gizarteari ekarriko dion ustezko onura ere.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 181. orr.

Ordenagailu bat kutsatu ahal izateko erabiltzaileak birusak bidalitako mezu elektronikoa ireki behar zuen.  Berria - Gaiak   2004-05-05

Euskotrenen erabiltzaile kopurua %7,81 igo da: 2004an 9,6 miloi lagunek erabili zuten zerbitzua eta iaz 10,4 milioi izan ziren.  Berria - Euskal Herria   2006-01-27

Auzoko Txarteldegia programaren erabiltzaileak ezaugarri hauek ditu: 30 eta 50 urte bitarteko emakumea da, goi mailako ikasketak ditu eginak, eta langilea da.  Berria - Kultura   2004-02-05

Sufrimenduaren monopolioa ere kasu honetan Windowsen erabiltzaileek dute.  Berria - Ekonomia   2004-02-01

Erabiltzaileari bozgorailuen bidez hitz egiteko gai den birus berri bat zabaldu da sare elektronikoaren bitartez.  Berria - Gaiak   2004-09-17

Sarearen erabiltzaileen artean, % 16k bakarrik erabiltzen zuen euskara.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 162. orr.

Ondokoak garela-eta jabe bihurtzeak ez du eskainitako ezer jaso dugunik esan nahi: ondasun baten legezko jabe bihurtzen gara, ondasun haren erabiltzaile bilakatzen.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 22. orr.

Ausbanc finantza sektoreko erabiltzaileen elkarteak lehen aldiz Euskal Herriko aurrezki kutxa baten aurka bi helegite aurkeztuko ditu, Vital Kutxaren aurka, hain zuzen.  Berria - Ekonomia   2006-04-28

Sorgintxulo gaztetxeko erabiltzaile zirenek Bilboko udaletxeko atarian elkarretaratzea egin zuten atzo, Okupazioa bai, baina ez poliziala zioen pankartaren atzean.  Berria - Euskal Herria   2004-12-28

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Mundu honetan, mendea amaitzen ari zela, 18 milioi erabiltzaile berri sartzen zen Interneten hilero eta urte erdiaz behin trafikoa biderkatu egiten da.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 156. orr.

SUKIL’ HAND kanboko eskubaloi elkartea izanen da aterbe honen erabiltzaile nagusia.  Herria   2005-09-22

Kaleko irakurle arruntak behar ditugu, hizkuntzaren erabiltzaile arruntak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 254. orr.

Eskerrak gu erabiltzaile arruntak ditugula bezero.  Berria - Ekonomia   2004-09-26

Estatuak bakarrik du zilegi biolentzia erabiltzea, baina erabilera horrek arau argi eta garbiak ditu, eta arauok hautsi eta zilegi ez diren bideak erabiltzen baditu, biolentziaren erabiltzaile bakarra izateko eskubidea bera ere galtzen du estatuak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 165. orr.

Jakin ezazu erabiltzaile anonimo guzti horiek nahigabean beraien izenpedura biologikoa uzten dutela!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 50. orr.

Horrenbeste kezkatzen zuen, ezen, azalpen sakonagoen bila, amarauna arakatu baitzuen bere trebezia guztiaz: ezin zuen sinetsi milaka erabiltzaile deskoordinaturen emaitza izan zitekeenik hura guztia.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 103. orr.

Sustatzaileek azaltzen dietenez, kanpoko erabiltzaileek ezin dituzte euren ezkutuko datuak ikusi.  Berria - Euskal Herria   2004-08-10

Zerbitzu horien balizko erabiltzaileei aukera bortxaren bitartez mugatzen zaio.  Berria - Ekonomia   2004-11-04

Banatzailea da Moreno, eta A-8 autobidearen ohiko erabiltzailea da.  Berria - Harian   2005-12-21

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Informatikan, erabiltzaile mailako trebetasuna.  Herria   2003-09-18

Tira, erabiltzaile-kodea eta giltza pertsonala lortzea ez da oso gauza zaila.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 90. orr.

Denborarekin erabiltzaile kopurua masiboa izatea espero dute.  Berria - Gaiak   2006-02-12

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Iaz, telefono erabiltzaile bakoitzari hitz egin gabeko ia hiru ordu kobratu zizkioten batez beste: behar baino 32 euro gehiago.  Berria - Harian   2005-08-20

Aitzinetik, «barkamena» eskatu zien tren erabiltzaileei, «sortuko diren eragozpenengatik».  Berria - Euskal Herria   2006-03-26

Iraniarren eta nigeriarren etorkizuna ikusteko dagoela, auto erabiltzaileen poltsikoa ia ziur zigortuta geldituko dela, ez baitirudi petrolio upelaren salneurria berehalakoan apalduko denik, ez behintzat behinola ezagututako 50 dolarren azpiko mailetara.  Berria - Harian   2006-04-19

Garai hartan, Institutuko animalia-erabiltzaile nagusiak immunologoak ziren, untxia zutela animalia kuttun.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 86. orr.

Sar ezazue A sailean, 853 ziegan, droga trafikatzaile labana erabiltzaile trebe haiekin.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 72. orr.

Funtsean, ortografia hitzak grafikoki adierazi ahal izateko hizkuntz erabiltzaileek onartzen duten kodea da.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 123. orr.

Txinak aurten atxilotutako 54 Internet erabiltzaileak aske uzteko eskatu du AIk.  Berria - Gaiak   2004-01-29

5 (izenondo gisa)

Behin-behineko langileen muga %10ean ezarri nahi dute eta urteko lanaldia 24 ordutan murriztea eta azpikontratatutako enpresa erabiltzaileetako langileen baldintzetan lan egitea eskatu dute.  Berria - Ekonomia   2004-03-27

Azpikontratatutako langileek enpresa erabiltzaileko gainerako langileen baldintzetan lan egitea eskatuko dute.  Berria - Ekonomia   2004-01-28

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus