Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erabilgarri 1 izond erabil daitekeena, erabilzeko modukoa.

Haien ustez, urte luzeak (10-15 urte) behar dira oinarrizko ikerkuntzan egin, produktu erabilgarriak merkatura atera aurretik.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 139. orr.

Hiztegi txikia baina erabilgarria.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 19. orr.

"Berezko" bide nagusiak -ibaiak, itsasoak eta estepak- ez baitira komunikabide erabilgarriak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 34. orr.

Gizarte eragileen aldetik bi dira jakintza erabilgarriaren transferentzia eragozten duten hesi edo eragozpen nagusiak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 149. orr.

Hau aipa daiteke oharpen seguru eta erabilgarri gisa: Logika orokorra organon gisa kontsideratuz gero, beti itxuraren Logika dela, h[au] d[a], dialektikoa dela.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 58. orr.

Aristotelesen bizitza eta lanaren analisi egokia, zorrotza eta guztiz erabilgarria.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 58. orr.

2 (izan edo kideko aditzekin)

Ur bero guztiak sendagarriak dira, substantzia arrotzekin batera egosterakoan bestelako abantaila erabilgarriak bereganatu dituztelako.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3750. orr.

Joan Robinson Nobel sariak zioen bezala, hiri baten planoa ez litzateke batere erabilgarria izango 1-1 eskalan jasota egongo balitz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 21. orr.

Halako edozein esakune orokor erabilgarria da arrazoimen-inferentzia bateko esakune nagusi gisa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 140. orr.

Halako edozein esakune orokor erabilgarria da arrazoimen-inferentzia bateko esakune nagusi gisa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 140. orr.

Metodo hori erabilgarria gertatu da beste logika batzuetara aplikatzeko ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 152. orr.

Horrela lortzen da gogo-egoerak publiko eta diskurtso zientifikoan erabilgarri izatea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 189. orr.

Estatuak kontrolatzen duen merkatu nazional baten baitan baino ez omen da Keynesen errezeta-liburua erabilgarri: [...].  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 59. orr.

Jatorrizkoaren irakurle ausart batzuei Laburpena erabilgarri gerta dakieke obraren argumentu eta egitura orokorra gogoratzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 10. orr.

Sabai gangatuak fabrikaz egiten badira, askoz ere erabilgarriagoak izango dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2530. orr.

3 (adizlagun gisa)

Horretarako, gure herrian, bizirik eta egunero erabilgarri mantendu behar da beste inorena ez den nazio hizkuntza.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 192. orr.

Hain zuzen ere, erabilgarri dauden baliabideak erabiltzeko dauden aukeren artean hobeto esleituko dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 203. orr.

Baina, oro har, ekimenaren akats nagusia kontzeptuala da, oraingoan erabilgarri edo eskuragarri dagoen enplegu kopurua da finko hartzen dena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 137. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus