Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erabide 1 iz eratzeko bidea, garapena.

Mutante asko eta askotarikoak pilatuak ziren berrogeita hamar urtean, eta haietariko zenbaitek argi eta garbi nahasten zuten animaliaren erabidea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 80. orr.

Harrezkero, animalien erabidean geneek jokatzen duten papera ulertzean datza mutazio baten baliagarritasuna.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 57. orr.

Beldarrean, intsektu helduaren erabidea prestatzen duten zelula multzoak nola doazen desberdinduz.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 55. orr.

Begiaren erabidearena da txundigarrienetariko bat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 126. orr.

Halako eran non adimenaren zati nagusia ari dadin gure Jaunagan pentsatzen, eta bestea gorputzaren sostenguan, horrela taxu eta erabide hobea izan dezan behar bezala jokatzeko eta gobernatzeko.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 129. orr.

2 neurritasuna.

Hain egiazkoa zen begirada hartatik jalgitzen zen adeitasuna non galdu egin bainuen geratzen zitzaidan erabide apurra.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 82. orr.

Keinuetan ikusten zitzaion erabide hura eta, batik-bat, mugitzeko zuen modu klasikoa, dena armonia eta proportzioen batzea.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 190. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus