Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eraberritze 1 iz itxura edo izaera berria hartzea.

Arazoa ez da aurrerantzean izango tradizioa edo arrastoa, baizik eta zatiketa eta muga, ez da izango betikotzen den oinarria, baizik eta sorrera modura eta sorreren berriztatze modura balio duten eraberritzeak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 11. orr.

Hamaseigarren mendeko Mendebaldeko Kristau Gizartean, nahiz eta Galileoren aroa Tomas Akinokoarenaren orpoz orpo etorri, sumatzen zen aita santuak bakarrik eragin zezakeela, egin zuen bezala, egutegiaren eraberritzea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 74. orr.

Hain bidezkoak diren kezka horiek munta handiko eraberritze bat eragin zuten azkenean, halako konplexutasunekoa [...] non aditu batzuek baizik ez duten bere osotasunean ulertzen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 52. orr.

Eraberritzea «ezinbestekoa» dela aldarrikatu zuten atzo agintariek.  Berria - Mundua   2004-09-22

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zuzendaritzan «eraberritze sakona» egitea espero duela esan zuen atzo Patxi Zabaleta koordinatzaileak.  Berria - Kultura   2004-02-27

Azkenean zapuztu zen faltsifikazio haren ondorioak ziren aldaketa hauek guztiak, eraberritze alaiok, beste setio bat, inork aurreikusi ezin zezakeen topaketa bat, geldikiro, merkuriozko itsasoko olatu pisuen antzera mugitzen hasten ziren sentimendu batzuk.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 254. orr.

Eraberritze sozioekonomikoa eta ingurumenaren gaineko eragina hobekien onartzen dituena.  Berria - Euskal Herria   2006-02-16

Azterlan hau idazteko garaian mundu minoikoan erabiltzen ziren idazkeretako bakar bat ere dezifratuta ez egon arren, haien sekuentziak eraberritze iraultzailea frogatzen zuen idazteko artean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 60. orr.

Astrologiak sinesgarritasunik ez zuen gizarteetan ere, egutegi baten eraberritze arrazionala arrakastaz zein kasu gutxitan ezarri den ikusteak erakusten du.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 72. orr.

Salmoen eraberritze fin-fina dugu Ofizio hau, Frantziskoren ñabardurak, zaletasunak eta ikuspegi berezia ageri dituelarik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 74. orr.

Paradoxa dirudien arren, ez zen izan benetako eraberritzerik, harik eta hiria estutzen zuten harresiak eraitsi ziren arte.  Askoren artean   «Rataplan» - 69. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Finantzabidea osaturik, eraberritze proiektua aukeraturik [...].  Berria - Harian   2005-07-22

«Nerbioiko ezkerraldearen Eraberritze Plana» jarri zuen horren adibide.  Berria - Euskal Herria   2004-02-24

Korridore estua dago, jatorrizko baseliza eta eraberritze obrak egin ostekoaren paramentuak banatzen dituena.  Berria - Kultura   2004-06-19

Bien bitartean, eraberritze-lanak azkar zihoazen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 380. orr.

Senar-emazteek eraberritze lanak luze joko zuela aurreikusi zuten, sei hilabete baino gehiago onenean ere.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 166. orr.

Auzotegi txiroen eraberritze plana indartuko dute.  Berria - Harian   2005-11-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eraberritze lanak (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus