Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eraberritu, eraberri(tu), eraberritzen 1 da ad itxura edo izaera berria hartu. ik berriztatu; berritu 2.

Eraberritu egin ziren Lege Juliarrak, eta indar handiagoa eman zitzaien.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 109. orr.

Gu guztiok, aurpegia agerian dugula, Jaunaren aintza islatzen dugu, eta haren irudira ari gara eraberritzen.  Elizen arteko biblia   2 Ko 3,18

Izadi osoa, zure aginduei obedituz, birmoldatua eta eraberritua izan zen, zure seme-alabak gaitz orotatik libre gordetzeko.  Elizen arteko biblia   Jkd 19,6

Kontenplazioaren bidez gizakiak erabat Jainkoagan murgildu behar du bere ahalmen guztiekin, horrela bere ezereztasuna osorik onartua izan dadin eta eraberritua.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 36. orr.

Zu zeu zoaz, kontenplazioaren bidez, haren jainkotasunaren irudira eraberritzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1173. orr.

Aldizkari berriak agertu eta zaharrak eraberritu ziren (Jakin, Zeruko Argia, Anaitasuna...), eta idazleak ere gizarte berriari egokitutako lanak plazaratzen hasi ziren.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 150. orr.

Ondoren, eraberrituta, eguneroko bizitzaren neke, obligazio, presa eta abarrak zain dauzkan etxerantz abiatzen da.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 61. orr.

2 du ad itxura edo izaera berria eman.

Eraikin historikoa ere eraberrituko dute arkitektoek.  Berria - Harian   2005-07-22

Begiak zabal zabalik egona naiz ikustearekin nola eraberritu eta apaindu zuten abadia.  Herria   2001-03-01

Lurgintza eraberritu beharrean gaude, baserritarren eskaerei etorkizunean nola erantzungo diegun jakin behar dugu.  Berria - Ekonomia   2004-03-17

Baserri hura erosi eta eraberritu zuten Aian.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 82. orr.

Nekazaritza azpiegiturak hobetu eta zaharkituak eraberritu behar direla dio.  Berria - Ekonomia   2006-01-19

Herrerako lehen modulu hura eraberritu ondoren, laugarren moduluan zeuden euskal presoak sartu zituzten lehen modulu hartan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 155. orr.

Luis Gizenak eraberritu egin zuen ohitura hori.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 213. orr.

Sinetsirik nago Jaunak beronen bitartez bere Eliza osoa eraberritu nahi duela mundu zabalean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 479. orr.

Autogobernua sendotzeko eginahaletan funtsezkoa jo zuten zapatistek komunitateak eraberritzea.  Berria - Mundua   2004-08-12

Bakarra izanda ere, dena dezake; bera aldatu gabe, den-dena eraberritzen du.  Elizen arteko biblia   Jkd 7,27

Oi Jainko, eraberri gaitzazu, erakutsi guri aurpegi argia, salba gaitezen!  Elizen arteko biblia   Sal 80,4

Errusiako Atzerri ministroak esan du ESKE erabat eraberritu behar dela.  Berria - Mundua   2004-12-26

Nobela honek letra garaikideen panorama errotik eraberritzen du, eta kritikak hori hala dela apalkiro baieztatu beste erremediorik ez du izanen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 232. orr.

Pilotalekua bera ere eraberritzeko asmoa agertu zuten, gainera, Donostiako Udal Patronatuko arduradunek.  Berria - Kirola   2004-02-20

Estadioa eraberritzeko proiektua aurkeztu zuen atzo Realak.  Berria - Kirola   2004-02-06

Eta, bat-batean Jaunak eraberritua, onberatasun eta otzantasun handiz erantzun zion emazteari: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 578. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Clermontek talde eraberritu eta gaztea du.  Berria - Kirola   2004-11-16

Aurpegi eraberrituak izango zuen itxuraren gainean ere, dudak zeuden.  Berria - Gaiak   2006-02-07

Batasunaren ekarpen eraberritua arretaz eta esperantzaz hartua izan delarik Ipar Euskal Herriako eragile gehienen aldetik.  Berria - Euskal Herria   2004-12-15

Sagastizabalen istorio eraberritu hau Gabilondoren eta Bernuesen opera prima izango da zineman.  Berria - Harian   2005-07-15

Bestelako edertasuna zuen orain, eta edertasun halakoak maitasun eraberritua eta sakonagoa ernaldu zuen nigan bat-batean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 52. orr.

Testu eraberritua da.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 241. orr.

Isiltasun kristalezkoa egin zen patio gotiko eraberrituan, eta habe zuten kapiteletan mahats-mordoak jateari utzi zioten bat-batean tximinoz mozorroturiko zaharsaridun aspertuxeek.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 133. orr.

Goizeko albistegia Espainiako telebista publiko eraberrituan.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 37. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eraberritu behar (7); eraberritu du (5); eraberritu egin (5); eraberritu eta (8); eraberritu nahi (4); eraberritu ondoren (3); eraberritu zuen (3); eraberritu zuten (6); eta eraberritu (4); eta eraberritua (3); guztiz eraberritu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus