Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
erabelar iz patataren familiako landarea, orriak iletsuak eta loreak gainetik horiak eta azpitik gorriak dituena (Hyoscyamus niger).
Harrien artean esne-belarra, erabelarra eta akamailua hazten ziren, eta eguzkitan belzten ziren musker irisatu handiak. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 36. orr.
Haizeak jandako lauza zahar hauen zirrikituetan, astaperrexil pozoitsua eta erabelarra hazten dira. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 22. orr.