Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erabatekotasun iz erabatekoa denaren nolakotasuna.

Baina salaketaren tonuak eta erabatekotasunak nekez lor dezake agiriak eskatzen duena eskuratzea.  Berria - Euskal Herria   2004-12-23

Hitz haien patetismoak eta erabatekotasunak zirrara handia eragin zidaten, eta uste izan nuen adin nagusirako bidea mugarritzen zuten auzietako bat zela hura, Errege Magoena edo sexuarena bezala.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 86. orr.

Katedraleko akustikak hankaz gora jartzen du musikariak ahalegin eta kemen handiz sortutako lanaren erabatekotasuna.  Berria - Kultura   2004-07-31

Barbaroen porrotaren erabatekotasun izugarriak gizarte- eta politika-mailan paradoxikoki haien bardoen sorkuntza-lanaren arrakasta eragiten du.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 162. orr.

Egitasmo komun batean bat egiteko akordiorako borondatea erabatekotasunez adierazi da bai bileran, baita ondorengo adierazpenetan ere», azaldu zuen ministroak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-27

Ozta-ozta baina erabatekotasunez, Ánimas haren gorputz potoloa pinaza bien arteko tartean sarrarazi genuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 56. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus