Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erabateko 1 izlag osoa; oro harrezkoa.

Erabateko merkatu-legea, %100ekoa, inoiz aplikatu ez denez, ezinezkoa dela horren aplikazioak, neoliberal talibanek dioten legez, mundu honetan bertan paradisu ekonomikoa sortuko duela zehaztea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 152. orr.

Sindikatuen arabera, «erabateko arrakasta» izan zen; «langileen %90ek greba egin du».  Berria - Ekonomia   2004-06-10

Erabateko eguzki eklipsea ikusi ahalko dute bihar Brasilen, Afrikako iparraldean, Erdialdeko Asian eta Mongolian.  Berria - Gaiak   2006-03-28

«Erabateko greba» Donostia, Errenteria eta Irungo TAOn.  Berria - Ekonomia   2006-01-06

Gizonezkoen langabezia tasa %5etik behera dagoenez, «erabateko enplegua» dagoela uste dute planaren egileek.  Berria - Ekonomia   2004-10-21

David Latxaga Zornotzako alkateak atzo adierazi zuenez, orain artean bezala bere alderdiak kontu horrekin daraman «erabateko gardentasun politikarekin» jarraituko du.  Berria - Euskal Herria   2004-01-28

Hamabost hileko espetxe zigorra, zortzi urteko erabateko inhabilitazioa eta auziak sortutako gastuen erdien ordainketa.  Berria - Euskal Herria   2004-04-03

Aita oso gaixo zegoenean, apiril aldera, amak ezin zuen jada zaindu, eta «erabateko baliaezintasuna» eskatu genion Gizarte Segurantzari.  Berria - Ekonomia   2004-09-12

DUPen helburua, IRAren erabateko desarmea izango litzateke.  Berria - Mundua   2004-11-27

Hona Frantziskok Testamentuan adierazten dituen bizi-proiektuaren ardatz nagusiak: erabateko pobrezia (16-17), otoitza (17-18), xumetasuna eta mendekotasuna (19).  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 28. orr.

Hor du sorrera haren erabateko eta sustraietarainoko pobreziak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 62. orr.

Santuak erabateko ezetza eman zion, hura deabruaren trikimailua zela eta.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 323. orr.

Sortalderantz abiatzeko prestatu zen Ruche jauna, kalkulu diferentziala aurkitzeko erabakitasun osoz, erabateko terra incognita baitzen hura berarentzat.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 360. orr.

Erabateko eskema matematiko bat zuten denek begien aurrean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 58. orr.

Inongo herrialdek ez du jarraitu erabateko ahanzturaren eta erabateko zigorgabetasunaren eredu hau.  Berria - Harian   2005-07-24

Erabateko ongizate fisiko, mental, emozional eta espirituala, eta etengabeko oreka gizakion bizitza osoan.  Berria - Gaiak   2004-05-26

Ezezkoan ados daude, baiezkoan erabateko adostasunik ez dago, ordea.  Berria - Harian   2006-02-28

Erabateko garaipena zen hura.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 229. orr.

Erabateko ezustean, hantxe bikien artean estututa aurkitu zen Ruche jauna.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 141. orr.

Nazioarteko espezializazio hoberena iristeko irizpidea oso bakuna da:ekoizpenaren erabateko kostuen konparazioa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 38. orr.

Saussurek erabateko ideia honi eusten dio orain: hizkuntzalariari guztiz premiazko zaio ardatzetan bereizte hori, balio hutsez osaturiko sistema baita hizkuntza.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 12. orr.

Alferkeria -edo alfertasuna- aldarrikatu, amodioarekin lotu, edota erabateko herritarra edo erabateko kontsumitzailea izateko bidea dela esan, kontuak kontu, argi dago enplegurik ez izatea -eta enplegu kaxkarra izatea- arazo larria dela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 112. orr.

2 (izenondo gisa)

Philek, ordea, aiseago eramaten zuen hausdura erabateko hura.  Berria - Kultura   2004-05-23

Inplikazio zuzena eta erabatekoa behar dugu.  Berria - Kultura   2004-05-28

Ekoizpen-faktoreak aldagaitzak, konkurrentzia erabatekoa eta perfektua, eta etekinak konstanteak edo beheranzkoak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 67. orr.

Milioi bat dolarreko bizitza-poliza erabateko bat saldu nion 1976an, garai hartarako dirutza izugarria.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 16. orr.

Industria bultzatzeko estatuaren egituretan sumatzen den estrategia falta erabatekoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 112. orr.

Botereari eusteko tentazioa bera ere bai, guztiz onartu gabeko ukapen erabatekoaren ondorioz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 536. orr.

Samuel Beckettek edukia forma zela eta forma edukia zela baieztatzerakoan, bien arteko identifikazio erabatekoaz mintzo zen.  Berria - Kultura   2006-02-28

Argi eta hotsezko ikuskizun erabatekoa!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 47. orr.

Naturaren joritasun itogarriaren aurrean, araztasunik aratzena eta sinpletasunik erabatekoena bilatu nitian.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 96. orr.

Hirurogeita bost urtez normal ikusi eta gero gertatu zitzaion, beraz, koloreekiko itsutasun erabatekoa, "zuri-beltzeko telebista batean bezala ikustea".  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 26. orr.

Ibarretxe planari adierazitako arbuio erabatekoak lagundu dio horretan.  Berria - Euskal Herria   2004-04-04

Hura izan zen lehena izaki matematiko erabatekotzat hartzen angelua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 36. orr.

Izu-laborriak jota utzi gintuen porrot ia erabateko hark.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 154. orr.

Halako gaixotasuna, itsutasun psikiko erabatekoa (Antonen sindromea esaten zaiona), kasurako, apoplexia baten ondorioz gerta daiteke.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 144. orr.

Animalia hau ergel erabatekoa da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 193. orr.

Begiei, berriz, atrofia optiko erabatekoa nabari zitzaien.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 65. orr.

Hura bai sekta, erabatekoa!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 123. orr.

Gorputzaren presentzia erabatekoa egiten da Moare taldeak aurkeztu berri duen Gata sombra dantza eta bideo piezan.  Berria - Kultura   2006-01-24

3 (izan aditzarekin)

Kolonizazio hori, baina, ez da erabatekoa izan, Ekialdeko herrialdeetan bizi diren askok euren kultura eta sinesmenak mantentzen baitituzte.  Berria - Gaiak   2004-02-25

Inplikazioa erabatekoa da eta harreman zuzena dago familiekin.  Berria - Harian   2005-05-24

Lanuztea erabatekoa izan da hiru txandatan.  Berria - Ekonomia   2006-04-07

Hala ere, lasaitasuna ez zen erabatekoa izan.  Berria - Ekonomia   2004-10-27

Ez zen erabateko ustekabea: 1990eko abenduan IRAk, 16 urtetan lehen aldiz, Gabonetako su-etena aldarrikatu zuenean, susmatu nuen eta geroago jakitera eman zen buruzagitza errepublikanoaren eta Londresko gobernuaren artean behin-behineko harremanak izan zirela.  Berria - Mundua   2004-09-01

Erabatekoa zen isiltasuna, eta ez haustea erabaki zuten.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 117. orr.

I. jaunaren akromatopsia, hiru hilabeteren buruan ere, erabatekoa zen, eta hondamen iraunkorrak zituen kontraste-ikusmenean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 50. orr.

Gaur goizeko esperientzia erabatekoa izan duk.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 495. orr.

1994tik Hondaren nagusitasuna erabatekoa izan da.  Berria - Kirola   2004-04-14

Ikusi zuen Sultanak zein erabatekoa zen santuak lurreko gauzez zuen mespretxua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 801. orr.

Hirugarren xehetasun bat ere lagungarria da, ikuskizuna erabatekoa izan dadin: sailkapen nagusia irekita egotea.  Berria - Kirola   2004-05-28

Izan ere, eremu horretan osagarritasunaren eraginak erabatekoa izan beharko luke.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 60. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

arte erabateko (5); artean erabateko (4); arteko erabateko (4); aurrean erabateko (4); baina erabateko (12); baita erabateko (4); batean erabateko (4); da erabateko (11); dago erabateko (7); du erabateko (11); duen erabateko (4); dute erabateko (6)

erabateko adostasuna (12); erabateko adostasunik (7); erabateko adostasunik ez (4); erabateko ahalmena (4); erabateko aldaketa (28); erabateko aldaketa izan (4); erabateko aldaketak (4); erabateko aldea (4); erabateko arbuioa (4); erabateko arrakasta (10); erabateko arrakasta izan (4); erabateko askatasuna (14); erabateko askatasunez (4); erabateko atsedena (4); erabateko babesa (9); erabateko balioa (4); erabateko batasuna (4); erabateko baten (4); erabateko borondatea (6); erabateko debekua (4); erabateko demokrazia (4); erabateko desadostasuna (4); erabateko desarmea (12); erabateko egia (5); erabateko eragina (4); erabateko errespetua (8); erabateko eta (17); erabateko ezintasuna (5); erabateko gaitzespena (9); erabateko garaipena (11); erabateko gardentasuna (5); erabateko garrantzia (9); erabateko gehiengoa (8); erabateko hartan (5); erabateko haustura (4); erabateko hondamendia (7); erabateko hura (5); erabateko ilunpean (6); erabateko independentzia (7); erabateko inhabilitazioa (6); erabateko inhabilitazioa eskatu (4); erabateko isiltasuna (23); erabateko isiltasuna egin (5); erabateko isiltasunean (8); erabateko konfiantza (14); erabateko konpromisoa (4); erabateko kontrola (6); erabateko laguntza (6); erabateko lasaitasuna (11); erabateko lehentasuna (7); erabateko nagusitasuna (9); erabateko porrota (23); erabateko porrota izan (10); erabateko segurtasuna (5); erabateko sostengua (8); erabateko ziurtasuna (6); erabateko ziurtasunez (5); erabateko zorionean (4)

ere erabateko (5); eta erabateko (73); etaren erabateko (4); ez dago erabateko (7); ez du erabateko (7); ez erabateko (5); gain erabateko (4); guztietan erabateko (5); haren erabateko (7); herriaren erabateko (4); hori erabateko (4); horrek erabateko (4); ia erabateko (13); iraren erabateko (4); iraren erabateko desarmea (4); nire erabateko (6); urteko erabateko (5); urteko erabateko inhabilitazioa (5); zen erabateko (6); zuen erabateko (6)

adostasuna erabatekoa (6); akordioa erabatekoa (4); aldaketa erabatekoa (4); baina ez erabatekoa (5); bezain erabatekoa (5); da erabatekoa (21); dela erabatekoa (4); erabatekoa baita (5); erabatekoa behar (4); erabatekoa da (46); erabatekoa da eta (5); erabatekoa dela (16); erabatekoa egin (5); erabatekoa egiten (5); erabatekoa eta (14); erabatekoa ez (11); erabatekoa izan (90); erabatekoa izan behar (4); erabatekoa izan da (11); erabatekoa izan zen (31); erabatekoa izango (12); erabatekoa izango dela (4); erabatekoa zela (8); erabatekoa zen (41); erabatekoa zuen (4); eragina erabatekoa (5); erantzuna erabatekoa (4); ere erabatekoa (4); eta erabatekoa (21); ez da erabatekoa (18); ez dela erabatekoa (4); ez erabatekoa (5); ez zen erabatekoa (10); falta erabatekoa (4); ia erabatekoa (20); ia erabatekoa da (4); ia erabatekoa izan (5); isiltasun erabatekoa (13); isiltasuna erabatekoa (15); isiltasuna erabatekoa zen (9); itsutasun erabatekoa (4); koloreekiko itsutasun erabatekoa (4); lanuztea erabatekoa (6); lanuztea erabatekoa izan (4); nagusitasuna erabatekoa (9); nagusitasuna erabatekoa izan (7); zen erabatekoa (14); zen erabatekoa izan (7)

erabatekorik ezean (4); isiltasun erabatekoan (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus