Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erabakitzeke adlag erabaki gabe.

Botoa erabakitzeke dutenen esku dago bigarren itzulia egitea.  Berria - Mundua   2006-01-22

Hautesleen milioi eta erdi batek botoa nori eman erabakitzeke dutela azaldu zuten atzo inkestek.  Berria - Mundua   2006-03-28

Generalitateak errentaren gaineko zergen etekinaren zenbatekoa jasoko duen ere erabakitzeke dago.  Berria - Mundua   2006-01-19

Erabakitzeke dago oraindik nola erabiliko diren lur eremu berriak.  Berria - Ekonomia   2004-01-20

Kanon hori ezartzeko era erabakitzeke dagoen arren, liburutegiek erosteko duten ahalmenean eragingo duela agertu dute liburuzainek.  Berria - Kultura   2004-04-23

Leihotik begirada galduaz uzten dituzu atzean Lutxanako alde biak, itsasadarraren zein alde ote den itsusiena erabakitzeke.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 27. orr.

Erabakitzeke geratzen da ea bere izaeraren beharrezkotasunaren edo askatasunaren bitartez ote den.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 225. orr.

Baieztapen analitikoak adimena ez du aurrera bultzatzen, eta bere autugaia jadanik adigaian pentsatua dena besterik ez denez gero, orduan erabakitzeke uzten du ea berak bere baitan objektuekin harremana ote duen, edo oro har pentsatzearen batasuna soilik adierazten duen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 127. orr.

Ezin izan zuen, alabaina, heldu eta berehala horrelakorik egin, konpondu beharreko hainbat arazo aurkitu baitzituen erabakitzeke.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 64. orr.

Sei txapel daude erabakitzeke: gizonezkoen lau diziplinak, eta emakumezkoen sailkapen nagusia eta eslalom erraldoia.  Berria - Kirola   2006-03-15

Estradizio eskaera, erabakitzeke.  Berria - Euskal Herria   2004-02-05

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus