Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erabakitsu 1 izond erabakimenez betea.

Jende erabakitsua da, behar izanez gero hiltzeko gerturik dagoena.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 50. orr.

Ezohikoa, Idoiak ohituta nindukan adierazpen erabakitsu eta oldarkorren aldean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 198. orr.

Pintatzen zuenean bezala jokatzen zuen, arrasto garbi eta erabakitsuekin, irudiak argi adieraziz, eta gainerakoa zuri utziz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 135. orr.

Idoiak galderak egiten jarraitu zuen, etengabe, halako jakin-minez, ezen larritu egin nintzen; hain erabakitsua izanik nire neska, edozein mementotan Kalkuta aldera abiatuko zitzaidala pentsatu nuen, hantxe Ama Teresarekin bizitzera.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 185. orr.

Horrelako ekintzetan erakutsi izan zuen portaerak gizon erabakitsu eta kementsuaren ospea ekarri zioten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 310. orr.

2 (adizlagun gisa)

Arretaz, delikadeziaz, baina erabakitsu; txokorik ezkutuenetaraino iritsi zen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 191. orr.

Biak orgatxoen heldulekuen gainera makurtu eta langara abiatu ziren erabakitsu, gero eta abiada handiagoan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 61. orr.

Badirudi erabakitsu datorrela, orain bai.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 78. orr.

Gizonak erabakitsu, jaseko, txairo, makinak bezala doaz.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 192. orr.

3 erabakigarria.

-Kaixo, lagun, zein da zure apeta? -galdetu zuen ekain amaierako egun erabakitsu hartan, ohiko erara, gure animalien arloko espezialistak.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 44. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus