Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zehazki "ez, ez lagundu" esan zidan, eta ahots leuna zuen arren, halako erabakitasuna nabari zitzaion, non eskaintza errepikatzea eragozten zuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 463. orr.
-Gaur bertan, bai -moztu nion, ez dakit nondik atera nuen erabakitasunarekin-. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 84. orr.
Erabakitasunaren begi-distirak adierazten zuen, beti, norberaren benetako kemena. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 215. orr.
Nire erabakitasunaren aurrean Okendo harritu egin zelakoan nago, begi abailduetan argi izpi bat nabaritu nion eta. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 249. orr.
Tavioren begirada gurutzatu zuen Ruche jaunak, eta erabakitasuna irakurri zion begietan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 447. orr.
Gure gogoetan eragina izan nahi dute, gure erabakitasuna hausteko. Berria - Mundua 2004-05-14
Hitzak ahoskatzean erabilitako doinuan erabakitasunik eza sumatzen zen, zalantza xumea, galdera. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 119. orr.
Izanen ote genuen geure etorkizunaren hautatzeko hautabiderik eta erabakitzeko erabakitasunik...? Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 119. orr.
-Baina ez du inolako baliorik, ez du inolako baliorik -esan zuen ozenki, eta edozeri buru egiteko erabakitasun irmoa sumatu zuen barnean-. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 498. orr.
Sortalderantz abiatzeko prestatu zen Ruche jauna, kalkulu diferentziala aurkitzeko erabakitasun osoz. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 360. orr.
-Ederki -erantzun zion McGonagall andereñoak, erabakitasun handiz, hura ere atera bideratuz-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 276. orr.
Nazio garatuak -erabakitasun handiagoaz (EEE-Japonia) edo txikiagoaz (Estatu Batuak)- erronka hori gainditzen saiatu ziren, energia aurrezteko programak eta energia alternatiboak bultzatuz. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 150. orr.
Frantzia eta Espainiako Barne ministroek «terrorismoaren aurkako borrokan batera segitzeko guztizko erabakitasuna» daukatela berretsi zuten atzoko bileran. Berria - Euskal Herria 2004-12-08
"Aspaldi ikusi dudan ederrena!", esan zuen erabakitasunez. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 115. orr.
Erabakitasunez, lehen pisuko txirrin guztiak jo zituen. Armairura gerturatu nintzen, ireki eta eraztuna atera nuen erabakitasunez. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 128. orr.
Zela udaberriko giroak odola berotu ziolako, zela atzetik bultzatu zutelako, kontua da erabakitasunez jo zuela aurrerantz. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 247. orr.
Bake prozesuan aurrera egiteko biharko greba deialdian «erabakitasunez» parte hartzeko deia egin zuen atzo Pernando Barrena Batasuneko mahaikideak. Berria - Euskal Herria 2006-03-08
Lasai hitz egin nuen, handitasun irrigarriz, eta hitz bakoitza erabakitasunez ahoskatu nuen, hitzaldia hasi aurretik dena ere ondo hausnartuta izan banu bezala. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 67. orr.
erabakitasun handiz (3); eta erabakitasunez (4); ildoan jarraitzeko erabakitasuna (3); jarraitzeko erabakitasuna (4)