Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erabakior (ETCn 206 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian erabakigarri agertzen da, ETCn 9.674 agerraldi) 1 izond erabakigarria.

Frantziako Luis XI.ak badu gizon indartsu eta erabakiorraren ospea liburuetan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 32. orr.

Ez da dudarik, ordea, usaimena dela hor faktore erabakiorra.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 146. orr.

Keinu erabakior bat egin zuen gero, lepoa jasorik, baina, oraingoan, sorbaldak mugitu gabe.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 10. orr.

Zein datu erabakior nituen halako izugarrikeria bat adierazteko?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 28. orr.

Ezer esan gabe, Ana mahaira itzuli zen urrats erabakiorrak eginez, eta sakelako telefonoa atera zuen bertatik.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 75. orr.

Aulkitik jaiki eta erabaki sendo bat hartu duenaren pauso erabakiorraz kanpora doan presentzia bat.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 186. orr.

Lasterketa irakurtzen gutxik bezala daki, eta ihesaldi erabakiorrean han izango da jo eta su lanean.  Berria - Kirola   2004-08-07

«Une erabakiorraren» maisua zela esan ohi da, baina berak behin eta berriz baztertu zuen etiketa hau.  Berria - Kultura   2004-08-05

Erakundearen eragina erabakiorra izan daiteke datozen hilabeteotan.  Berria - Mundua   2004-06-09

Martaren pausoa zuzen, irmo eta erabakiorra zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 90. orr.

Gaurtik aurrera helarazten dituzten mezuak erabakiorrak izan daitezke herritarren botoa erakartzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-03-06

Margolariaren geroari begira, 1980-1981ean Hego Ameriketara egin zuen bidaia zen erabakiorra.  Berria - Kultura   2004-10-16

Aimar erabakiorra da Valentzian.  Berria - Kirola   2004-01-14

Bigarren arazoa, orain erabakiorra, berebiziko garrantzia duena, lehorreratzeko tokia edo tokiak aukeratzea izango da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 260. orr.

Bufalo amerikarraren historiako koxkarik garrantzitsuena, erabakiorrena, Mississipiaren ekialdeko larreak utzi eta bestaldera iragaitea izan zen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 142. orr.

2 (adizlagun gisa)

Leirek erabakior zuzendu zituen urratsak komunaren ondoko atera.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 84. orr.

Bere ahizpei Nati tiroz hil zutela zirudiela esan ondoren, sukaldetik atera zen erabakior.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 95. orr.

Olatzek ezker oinaz atea bultza zuen, erabakior.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 161. orr.

-Bainugelatik irten, eta telefonoa hartu zuen erabakior-: [...].  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 101. orr.

-Prest? -hots egin zuen Ronek, aurpegia zurbil zuela, baina erabakior-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 255. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erabakiorra izan (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus