Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erabakimen iz erabakitzeko ahalmena.

Nahimenaren erabakimenean dauka jatorria gaitzak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 123. orr.

Senadoreak, Kerryk dioenez, bere erabakimena eta ahalmen politikoa frogatua du.  Berria - Mundua   2004-07-08

Espirituaren talentuak (ulermena, asmamena, juzgatzeko gaitasuna) edo tenperamentuaren propietateak (erabakimena, intentzioetan tematzea) ontzat har badaitezke ere, ezin dira berez on bezala definitu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 201. orr.

Zalantzaren batek edo bestek erasan zion bere erabakimenari.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 257. orr.

Kemena eta erabakimena geroagokoetan era erakutsiko zituen, bai.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 310. orr.

Zientzialariek aitortu behar dute gizarte osoari dagokiola erabakimena; eurak ez baitira nor (eta ez gauza ere) Zientziaren aplikazioaren eta erabileraren gaineko erabakiak beren kasa hartzeko.  Berria - Gaiak   2004-06-17

Geure esku ditugu erabakimena eta dirua.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 40. orr.

Munduaren betierekotasuna atxikitzen dutenen artean badirela erabakimenari dagokionez, gure aurka ez dauden batzuk ere, azalduko dugunez.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 223. orr.

Erabakimenez jarraitu zuen aurrera, neska ukondotik oratuta, frantses orpo garaiekin oholtza ozen zapalduz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 118. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

EHAK-ko 9 parlamentariek, beraz, erabakimen handia izango dute.  Berria - Harian   2005-04-18

Besterik da, beste ertzean, izpiritua, pertsonaren pertsonalena, pentsamen garbi eta erabakimen garbia.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 216. orr.

Euskal Herriaren nazio eraikuntza bultzatzea, prozesu dinamiko eta demokratiko gisa ulertuta eta euskal herritar guztien erabakimen eta parte-hartze askean oinarrituta.  Berria - Harian   2006-03-31

Libertatearen arazoak ere biziki kezkatu zuen, erabakimen librearenak alegia.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 18. orr.

Gizakiak nahimenaren erabakimen librerik ez baleuka, bekatuak kondenatuz eta egintza onak sarituz justizia bere betera daraman ongi hura nolatan izan zitekeen?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 125. orr.

Bere erabakimen eskasarekin auziak garbitu ezinik ibiltzeak gogaitu egiten zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 176. orr.

Kantua bukatu zenean, tupustean eta erabakimen handiz, armairu ilun bat zabaldu zuen Anghiosek.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 335. orr.

Konbentzituta geratu ziren, halako erabakimenez azaldu zizkien Furrielek arrazoiok.     «Kuskue tanden», 2004 - 60. orr.

3 erabakimenezko izlag

Bere hiltzaileen begi zorabiatuei begira, inori ez bezala berari zegozkion Lauaxetaren hitz erabakimenezkoak:[...].  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 36. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus