Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orain, aldiz, beste euskaldunengandik banatuta, eta erdaldunekin bat eginda, daude zuberotarrak, eta erdal herrian daukate euren hiriburua eta erabakigunea: Oloroen. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 55. orr.
Erabakigunea: Osoko Bilkura. Berria - Euskal Herria 2004-04-11
Prozesuak atzerrira aldatu arren, erabakiguneak Euskal Herrian gelditzea ezinbesteko helburutzat jo zuen Jose Maria Etxarri Ganberako presidenteak. Berria - Ekonomia 2006-01-25
Europako Kontseiluko biltzar parlamentarioa ez da erabakigune bat, gomendioak eta irizpideak ematen dituen topagunea baizik. Berria - Harian 2006-03-02
Eskubide horren gauzapenean, Euskal Herria du erabakigunetzat, baina, egungo egoeratik abiatuta, Nafarroa eta EAEren arteko loturak sendotu eta Iparraldean departamendu propioa lortu behar dela uste du, «aurrerago, batasunean erabakitzeko aukera izateko. Berria - Euskal Herria 2004-02-20
EBn sartuko den herrialde txikiena izanik, erabakiguneetan indarra galtzearen beldur dira herritar asko. Berria - Mundua 2004-04-20
Emakume ahotsa erabakiguneetan. Berria - Euskal Herria 2006-04-29
Dena den, emakumea erabakiguneetan ez da egon, galdetutakoen ustez, bi arrazoi nagusirengatik: batetik, gizonezkoek lanpostu erabakigarrietarako, ohituraz, gizonezkoak deitzea erabakitzen dutelako. Berria - Harian 2005-04-29
Zuzendaritza gehienetan gizonezkoak dira nagusi, eta haiek hautatu behar dituzte Eusko Legebiltzarreko erabakiguneetan egon behar duten legebiltzarkideak. Berria - Harian 2005-04-29
Baina hori ez da krisiaren arrazoi nagusia, sistema politiko demokratiko baten gabezia baizik, zehazki Arafat presidenteak soilik erabakiak hartzea eta erabakigunea partehartzailea ez izatea. Berria - Mundua 2004-07-23
Gazteei ez zaie erabakiguneetarako sarbidea errazten, eta guk geuk, nagusiok, bizimodua antolatu nahi izaten diegu, menpekoak balira bezala. Berria - Euskal Herria 2004-05-02