Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erabaki2 1 iz erabakitzea; erabakitzearen ondorioa. (ikus erabaki aditzaren sarrerako konbinatorian erabaki aditzaren eta izenaren agerraldi maizkoenak).

Erantzun eta erabaki haietan, azken batean, jarduera politikoa eta militarra ulertzeko bi modu desberdin ari ziren nabarmentzen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 216. orr.

Baina guk bekatu egin dugu, gaiztoak izan gara eta zure aurka atera, zure agindu eta erabakietatik urrunduz.  Elizen arteko biblia   Dn 9,5

Nire erabakia -lan-bidaia bertan behera utzi eta, horren ordez, gaztetako lagun zahar bat berrikusteagatik ez besterengatik, Guatemalan barrena txango pribatu bat egitekoa- azken unean otu zitzaidan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 46. orr.

Ingurumenari eragiten dioten erabaki edo ekintzen ondorioz.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 127. orr.

Gorde Moisesen arauetan idatziak dauden lege, agindu, erabaki eta burubideak.  Elizen arteko biblia   1 Erg 2,3

Erabaki hark geroko bizitza baldintzatuko zidan, hein handi batean behintzat.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 93. orr.

Hautsi-mautsi iduriko erabaki horrek harritu zuen Azpilkueta, zinez uste baitzuen berak hobengabea zeukan gizona, osoki zuriturik aterako zela.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 25. orr.

Jo dezagun etorkizunari buruzko erabaki batek (erabaki oro dago etorkizunari begira) gauzak ebakitzen dituela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 96. orr.

Susmoa dut, hala ere, zure eromenaren objektua ni izatea eta ez beste bat, arbitrario samarra izan zela; ez kasualitatearen emaitza hutsala, nahi baduzu, erabakimenak ere izango zuen-eta bere partea, baina erabaki horretan ni ez nintzen funtsezko faktorea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 29. orr.

Izan atsekabean eroapen handiko, eta seguru egon, beteko baitu Jaunak bere erabaki eta agintzaria.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 200. orr.

Eta, nonbait, erabakiak badu alde baikorra.  Berria - Kultura   2004-03-04

Trentoko Kontzilioko erabakiak beteaz, kristau ikasbide zenbait itzuli ziren euskarara.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 22. orr.

Goiz batez estudiora zihoala gertatutako esperientzia bitxi batek indartu zion erabaki hori, istripua izan eta handik bost bat astera.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 34. orr.

Gure bake honek ordea, debekatzen du heretikoen gaztigatzea eta, ondorioz, elizaren erabakiaren aurka doa eta beraz, ez da, ez zuzena, ez onargarria.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 113. orr.

Millerrek ez du espetxera joan beharko epaileek erabakien aurkako helegitea aztertu arte.  Berria - Gaiak   2004-10-09

Epaileen erabakiei so eginez gero, bada urtegia 506 metroko mailatik gora betetzea.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 42. orr.

Azterketa biologikoak onartu nahi ez izanak ere izango zuela nolabaiteko eraginik epailearen erabakian.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 235. orr.

Sindikatuek txalotu egin zuten atzo exekutiboaren erabaki hori.  Berria - Ekonomia   2004-09-14

Nola justifikatuko du bakoitzak, moralki, erabaki hori?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 206. orr.

Halere, erabaki horren ondorioek grinatzen zuten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 42. orr.

Aspaldian apostolu sainduek eta haien ondokoek erabakia dute eta gaurdaino Eliza Saindu Katolikoak aitzineko erabaki haien arabera sinesten du, ez dela zilegi Erromako Apezpikuaren baimenik gabe ez kontziliorik biltzea, ez apezpikurik kondenatzea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 154. orr.

Erantzun eta erabaki haietan, azken batean, jarduera politikoa eta militarra ulertzeko bi modu desberdin ari ziren nabarmentzen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 216. orr.

Daviden azken erabaki hauen arabera, hogei urtez gorako lebitarrak sartu zituzten zerrendetan.  Elizen arteko biblia   1 Kro 23,27

Gutunontzira jaitsi nintzen, aldez aurretik azken erabakia patuaren esku nola utzi pentsatuta.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 96. orr.

Saia zaitez, beraz, erabaki hauen kopia egin eta Jonatani ematen.  Elizen arteko biblia   1 M 11,37

Berak ere ez zekien, ordea, zergatik hartzen zuen jaisteko erabakia.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 45. orr.

Egia da ere Frantziskok bere oinarrizko aukerekiko leialtasunez hartzen duela erabakia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 30. orr.

Anai Joanek profezi graziaren bidez ezagutu zituen nobizioaren tentaldia eta hark hartutako erabakia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1029. orr.

Hausnarrean egon zen, zalantzati, ezbaian, erabaki bat hartu ezinik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 99. orr.

Oraindik ezin dutela erabakirik hartu.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 75. orr.

Luze hausnartu ondoren hartu nuen erabaki hori.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 162. orr.

Erabakiren bat hartu beharko dun.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 165. orr.

-Ez, ez nauk joango! -esan zuen berriro handik pixka batera, ordu arte erabakia hausnartzen aritu izan balitz bezala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 12. orr.

Nafarroako auzitegi nagusiak nafar gobernuaren erabakia ezeztatu du.  Herria   2003-08-07

Erabaki bat hartu behar zuen... zein, ordea?  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 53. orr.

Erabakiak Salomonek, despotismo ilustratuaren beste adibide horrek, bezain ongi hartzen jakin zuela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 299. orr.

Hainbat erabaki hartzeko orduan, literaturan ibilitako bidea eduki zuten kontuan.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 231. orr.

Eta zer dela eta hartu duk erabaki hori hain bat-batean?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 489. orr.

Ordurako erabakia hartua zuen; halere, plantak egiten jarraitu zuen, erregu eske edo.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 157. orr.

Bi erabaki hartuak zituen: ez zuela autopsiaren egiteko baimenik emanen, eta hori, legearen arabera haren esku zegoen; bestea, bisitak funerariumean eginen zirela eta proposatu zioten gela "Salon Mozart" deitzen zela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 53. orr.

Bere bidaia segitzea erabakia zuen, oztopo gaindiezin batek geldiarazten ez bazuen, behinik behin.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 363. orr.

Gudarostearen erdia eta elefante-taldea utzi zizkion, beraren erabaki guztiak betetzeko aginduz.  Elizen arteko biblia   1 M 3,34

Erabaki hau eman zuen: -Erdibi ezazue bizirik den haurra, eta emaiezue erdibana.  Elizen arteko biblia   1 Erg 3,25

Zer erabaki hartu?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 261. orr.

Ez zion axola zer erabaki hartzen zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 176. orr.

Ea, ba, har ezazu erabaki bat, agudo!  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 289. orr.

Denbora luzea eman dut hausnarrean, eta beldur naiz orain neure erabakia aldatu behar ote dudan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 54. orr.

Erabakiak langileak pozik ez dituela utzi gaineratu zuen Ballesterosek.  Berria - Ekonomia   2004-06-04

Era horretan, haien erabakiek ausardia eta zuhurtasuna bateratzen zituzten.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 199. orr.

Jainkorik gabe, ni erabat neure buruaren jabe nintzen, neure erabakien jabe, askatasun infinito bat erdietsi banu bezala.  Herria   2005-02-10

Hautsa beste erabaki batzuek harrotu zuten, "h" letraren erabilerak, esate baterako.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 26. orr.

Bazekien erabakia garrantzi handikoa zela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1169. orr.

Erabaki hura tinkoa zela eta aldez aurretik hartua zegoela egiaztatu zuenean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 251. orr.

Zentzuzkoa zen erabakia.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 73. orr.

Eta ez baitzuten gehiago gai hori elkarrekin aipatu, uste zuen erabaki hura geroratu zuela, beste hainbat bezala.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 67. orr.

Erabaki horri helegitea aurkeztu zion Jose Maria Aznarren gobernuak Auzitegi Konstituzionalean, «eskumen inbasioa» argudiatuta.  Berria - Ekonomia   2004-11-12

Eranskina: Hainbat erabaki terminologiaz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 328. orr.

Garbi ikusten da adierazpen askatasunaren aurkako erabaki bat izan dela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 261. orr.

Alderdikideen bozei esker, bere erabakiak aurrera ateratzea.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 86. orr.

Erabakiak, ordea, kritika ugari eragin zituen.  Berria - Gaiak   2004-08-31

Minoritate bat indargabeturik gelditzen baita gehiengoaren erabakiekin konformatzen bada.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 161. orr.

Zuzendaritzak testua sostengatzeko hartutako erabakiarekin bat ez zeudelako.  Berria - Harian   2005-10-15

Erregeak bere erabakiaren berri emateko gertu ematen zuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 298. orr.

Erabakiaren zentzu pascaldarrean finkatzen da subjektibotasun moderno hau, kontzientzia nazionala subjektu berri horren parte izanik.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 120. orr.

Zientzialariei ateak zabaldu nahi dizkie, haien iritziak entzuteko, eta gardentasuna bultzatu nahi du transgenikoen inguruko erabakietan.  Berria - Gaiak   2006-04-13

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Erabaki zailak dira guretzat -esan nion Mary Anni-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 19. orr.

Erabaki bortitza hautetsi batentzat.  Herria   2004-02-12

Formalki zuzendariek ezartzen baitituzte erabaki nagusiak langileei jaramonik egin gabe.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 183. orr.

Begi bistakoa da erabaki bat hartu berri duela, erabaki gaiztoa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 67. orr.

Ez litzateke izango, ez, erabaki txarra, garai ilunotan.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 277. orr.

Greziarrek, historian zehar, erabaki okerrak hartu dituztela, objektutik gertuegi daudelako edo logika gehiegi erabiltzen dutelako.  Berria - Gaiak   2004-02-25

1220an erabaki larri bat hartzera behartua sentitu zen Frantzisko: Ordenako agintea besteen esku uztera, alegia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 30. orr.

Pauso sendoak, erabaki garbi bat hartu duenaren ibilera.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 41. orr.

Erabaki zuhur horri esker, bestalde, bi klan etsai horietako buruzagiak zoriontsu bizi izan ziren.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 89. orr.

Luterok kristauari Jainkoaren erabaki ulertezinak onartzea beste aukerarik ez dio uzten.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 44. orr.

Erabaki mingarri harekin batera gaixotasun bitxi batek jo zuen Franco, eta osasun-etxe batera joan behar izan zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 164. orr.

Erabaki atzeraezin bat hartu dut.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 149. orr.

Azkenean, egoera hari amaiera emateko erabaki irmoa hartu nuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 196. orr.

Bihar aldez aurreko erabaki irmoetara itzuliko naiz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 250. orr.

Anaxagoras preso zegoen, preso politikotzat atxilotua, koadraturaren problema ebazteko erabaki sendoa hartu zuenean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 197. orr.

Gudari hauek guztiak, gudu-lerrotan antolatu eta erabaki sendoa harturik, Hebronera etorri ziren, David Israel osoaren errege izendatzera.  Elizen arteko biblia   1 Kro 12,39

Horregatik, erabaki tinkoa hartu nuen Londresera joaten nintzen bakoitzean, urtero hiruzpalau aldiz, Stephen bisitatzekoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 217. orr.

Angeloren etxetik pasatu, nire gauzak jaso eta beste norabait alde egiteko erabaki biziak hartua zidan barrena.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 225. orr.

Balio kultural eta politiko batzuen defentsan, eta erabaki pertsonal baten askatasunean, posible zen indarkeria justifikatzea eta praktikara eramatea.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 54. orr.

Erabaki akademiko horiek Euskaltzaindiari dagozkio, eta ez, esan bezala, Eusko Jaurlaritzari.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 47. orr.

Hor erabaki politiko handi bat hartu behar zen, gure gainetik zegoena.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 234. orr.

Gehienetan, arazo baten aurrean nekez har daitekeela, ekuazio baten ebazpen posible bakarra bailitzan, nolabaiteko erabaki tekniko optimoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 19. orr.

Kaxako umeen batzordeak, erabaki salomoniko batean, Jazinto bere ama biologikoari, Maria Sanz Llorenteri ematea deliberatzen du, eta aldi berean epaitegiaren aurrean salatzea, umea abandonatu zuelako jaio berritan.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 58. orr.

Beraz, neure burua zuritzeko, Rossetti eta prerrafaelita guztiengandik urruntzeko erabaki taktikoa hartu nuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 143. orr.

Eztabaida ideologikoaren bideak zehazteko, erabaki osagarri bat sartu nahi zuten testuan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 233. orr.

Ivan Revinsky zirku enpresariak bi erabaki garrantzitsu hartu zituen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 104. orr.

'Habanako gutuna' izenaz ezagutuko den demokrazia-hastapenei buruzko erabaki orokorra onestea.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 259. orr.

Erabaki berbera ari ziren hartzen, gainera, beste hamaika gazte.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 15. orr.

Pro Asyl Alemaniako giza eskubideen erakundeak ere salatu egin zuen etorkinak Espainiaren menpeko lurraldeetatik Marokora bidaltzeko erabakia.  Berria - Harian   2005-10-08

John Bellingerrek, berriz, higuingarritzat jo zituen irudiak, eta tamalgarritzat jo zuen horiek zabaltzeko erabakia, «iritzi publikoa sutzeko soilik balioko dutelako».  Berria - Mundua   2006-02-16

Txileko Auzitegi Gorenak berretsi egin zuen atzo pasa den maiatzean Helegite Auzitegiak Augusto Pinocheti immunitatea kentzeko erabakia.  Berria - Mundua   2004-08-27

Azken erabakia falta da, baina oraindik ez dut sinesten Gorabehera handiak izan eta azken erabaki bat hartu behar duen bikotearen itxura omen genuen.  Berria - Kirola   2004-07-18

Pentsu dut konprenitzen duzula hartu erabaki horiek berehala obratu behar direla.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 156. orr.

Ez zen erabaki zehatzik hartu, baina batzorde bat osatu zen.  Berria - Kultura   2004-03-18

Ez al zen hura nik sagastian ustekabean hartu nuen erabaki zentzugabeari bere zentzu ezkutua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 341. orr.

Munduko baliabideen esleipena erabaki arrazionalen eta koordinatuen arabera egiten dela. eta egiazkoa edireiteko modua?  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 59. orr.

Gabeziaren askatasuna azaltzen zuen erabaki ezusteko harekin.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 82. orr.

Galderak egonezina eman zidan, eta arestiko erabaki zigarrorik ez piztekoa ahaztu eta paketea hartu nuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 52. orr.

Udaberri partean-edo bilerari berriro ekitea izan zen hartutako erabaki bakarra.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 9. orr.

Etorkizunean erabaki ezinbestekoa gertatzen bada.  Berria - Gaiak   2006-02-24

Ba al da horrelako esperimenturik, bi teoria lehiakideen artean erabateko erabakia hartzea ahalbidetuko lukeenik?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 164. orr.

Nire bat-bateko erabaki hark, [...] goitik behera hondatzen omen zizkion bere plan guztiak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 88. orr.

Gipuzkoako Diputazioak iragarri zuen ahal duena egingo duela Luxenburgoko Auzitegiaren balizko erabakiaren kalteak murrizteko.  Berria - Ekonomia   2004-02-13

Uste gabeko erabaki horri kontra eraso bat ezarri dio Garzonek berehala.  Herria   2004-07-22

Abertzaletasun berriaren zutabe ideologikoak hauek ziren: Erabaki aldaezin ignaziotarra (San Ignazio egunean sortu zen ETA ere, EAJ bezala); askatasun absolutu sartrearra (begira Txillardegiren Peru Leartzakoari); eta Aberriaren alde bizitza eskaintzearen juramentu sabindarra (Sabinoren "espiritu neurrigabea" goraipatzen da).  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 30. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Erabaki-ezintasun hotz-dardarti baten eldarnioa, hain zuzen ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 205. orr.

Gramatikentzako erabaki-prozedura eskaintzen digu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 78. orr.

Hau esparru kolektiboko kontu bat da, eta erabaki-prozesu batzuk behar ditu.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 92. orr.

Izan ere transnazionalek, beren erabaki ahalmenaren bidez, estatuen araudiei muzin egiteko gero eta aukera handiagoa dute.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 244. orr.

Bitartean, batzordeak errektoreari erabaki-proposamena helarazi eta errektoreak erabaki bitartean, orain arte bezala jarraituko du guztiak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 55. orr.

Eusko Legebiltzarrak erabaki eskubidea baino «proposamen eskubidea» zuela esan zuen.  Berria - Harian   2005-02-02

Mina, ukoa, erabaki-indarra eta onarpena, denak nahasturik nabari zituen ahotsean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 254. orr.

Erabakitzeko eskubideari, erabaki subjektuei edota subiranotasun ereduari buruzko eztabaida argigarria egin zuten atzo Espainiako Kongresuan.  Berria - Harian   2005-02-02

Erabaki-, itxaropen- eta beldur-krisialdi bat izan zen,  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 164. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Mozkorra beraganantz zihoala, bere oin erabaki-finkoen gainean balantzaka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 212. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Printze horrexek monarkian onartuak izan ziren espainiarren alde emandako errege-erabaki moduko baten bidez, haiei edozein zentsu exijitzea eta lurrak kentzea debekatzen die kondeei.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 282. orr.

Arrazoimen transzendente baten botere-erabaki baten bitartez esperientziaren ezagutza-iturri imanenteak ezikusten dituelako bere erosotasunaren mesedetan.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 240. orr.

Razionalismo huts baten deklarazio-erabakia, birdenboran zientzia berriaren interpretazio filosofiko eta oinarriztapen metafisikoa izan nahi duena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 78. orr.

6 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Nazioarteko merkatuetako elkartrukeen barneratzea erabaki-hartze unitate bakarrean, hots, korporazio transnazionala.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 240. orr.

• 9 izond pertsonez mintzatuz, erabakitasunez aritzen dena.

Erabakiak ziren, bai, eta sekula ez zuten amore ematen eragozpenen aitzinean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 55. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus