Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

epopeia 1 iz heroi bat edo egitandi gogoangarri bat goraipatzea helburutzat duen poema luzea; egitandi gogoangarria.

Odisea epopeia bat da, ongi txertaturiko zati anitzez osatua.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 8. orr.

Nire sekretu edo helburu handia zen, noizbait, nire herriaren epopeia idaztea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 283. orr.

Leiendak eta mirakuiluek erakutsi nahi digute Santiagoren Espainiaratzea, Karlomagnoren epopeia eta Errekonkistaren historia bat datozela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 147. orr.

Euskal mitologia asmatzeaz beste lanik egin zuen Chahok: hala nola, Voyage en Navarre pendant l'insurrection des Basques (1830-1835) idatzi, Zumalakarregiren epopeia kontatzeko.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 113. orr.

1862an Kalevipoeg epopeia idatzi zen.  Berria - Kultura   2006-01-03

Testuaren lehenengo lerroetan, hamahiru ekitalditan banatuko duen epopeia geometrikoko "antzezleak" aurkezten ditu Euklidesek, antzerki-lan batean bezala.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 155. orr.

Kantariak etortzen ziren alde guztietatik kontzertuak ematera, antzeztaldeek epopeiak antzezten zituzten.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 46. orr.

Banuen harritzekoa entzun eta ikusi dudalarik telebixtan Jakes Haundiak erraiten Diên Biên Phû-ko gudari ohien aitzinean pairatu zuten hondamendia Orreagakoa bezala epopeia bilakatu zela.  Herria   2004-05-13

Ostiralean Vietnamek eta Frantziak egun hura ekarri zuten gogora, nork bere erara: askapen nazionalaren hasieraz mintzatu zen Hanoi, mugarri bat independentziarako bideaz; «hondamendia epopeia bihurtu zuten soldaduak» omendu zituen Parisek, Jacques Chirac presidentearen hitzetan.  Berria - Mundua   2004-05-09

Hirurogei urte epopeiatik epikara.  Berria - Kultura   2006-01-03

2 irud/hed

Sendabidean jarri eta biharamunean Bratislavarrak bere epopeia idazten hasi zen, letra xehez inprimaturiko bost liburukik osatuko zuten ibai-nobela.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 136. orr.

Neure denboran behin bakarrik izan dut egokiera Polyolbioneko, Michael Drayton-en epopeia topografiko horretako hamabost mila dodekasilaboak aztertzeko; Ingalaterraren fauna, flora, hidrografia, orografia, historia militar eta monastikoa jasorik dago bertan; Gülbaharren eta Ahmeten maitasuna epopeia bihurtu zen jendearen ahotan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 160. orr.

Espainiar gudagizonen izpiritu zorrotzak goritutako epopeia espero baitzuten denek, eta, horren ordez, malenkoniaren aire leunak darabilen orbela omen zirudien musikak; egunsenti martziala barik, eguzkia ezkutatu osteko ilun-dardara.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 144. orr.

Adin batekoek ahal hori badute edozein gertakari batetik, izanik ere arruntena eta herrian gertatu zena ez zen segur arrunta, sekulako epopeia eraikitzen ahal dutela.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 166. orr.

-A ze epopeia, mutiko!  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 106. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus