Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
eponimo izond/iz pertsonez, animaliez edo gauzez mintzatuz, zerbaiti, eskuarki toki edo garai bati, izena ematen diona.
Zilegi da oroitaraztea Heliogabalo Asia Gutian hezi zela, jainko eponimoaren apaizen artean. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 53. orr.
Zuzen interpretatu baldin badugu Herodes Handiaren politika, herodianismoaren heroe eponimo hark sinesten zuen -oker, beste kasu batzuk aztertzean aditzera eman dugun legez- helenismo-dosi homeopatiko bat izango zela bitartekorik onena judaismoaren iraupena ziurtatzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 269. orr.
Lehen planoa testu filmikoaren heterogeneotasunaren irudi eponimo moduko bat da, beraz, zinemaren ikusmolde honentzat, Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 137. orr.