Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beste garai edo epoka batean bizi behar izan bazinu zoin hautatuko zinuen? Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 29. orr.
Zure literatur ibilbide luzeak aldi edo epoka ezberdinak bizi izan ditu; aldi batetik bestera jauziak nozitu al dituzu? Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 43. orr.
ETA -eta bere epokan IK- baliabide gisa kontsideratuz, irudi ote zaigu aitzineko belaunaldiek gaizki egin zutela, ez zirela nahikoa batailatu? Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 91. orr.
Epoka horretako Rockeroek, beren eguzkitako betaurreko beltzekin, euskaldunak izateko duintasuna eskaini ziguten! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 157. orr.
Trafikoko polizia epokakoa da, barregarri samarra, ingelesa, apur bat Buckingham palace, apur bat guardia noiz aldatzera doan galdetzeko gogoa ematen duen horietakoa, turista izanez gero. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 155. orr.