Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

epiziklo iz antzinako astronomian, planeta baten orbita ustez zirkularraren gainean eratzen den zirkulua, delako planetaren itxurazko higidura azaltzeko erabiltzen zena.

Hitzari buruzko zure teoria hauek, anitzetan, Ptolomeoren planeta-sistema oroitarazten didate: hark ere asmatu eta asmatu egin zuen, epiziklo bati bertze epiziklo bat eransten ziola, konplikazioneari konplikazionea, alegia, eta maskarari maskara, eta, zertarako, eta huts egiteko, ororen buruan!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 146. orr.

Eta orbita haiek, beren sinpletasunean eta beren xumetasunean, guztia esplikatzen zitean, epizikloetarat eta eszentriketarat jo gabe.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 123. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus