Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

epizentro iz lurrikara edo itsasikara baten hipozentroaren bertikalean dagoen lur azaleko puntua.

Lurrikarak Dorud hiritik hurbil izan du epizentroa, eta 330 herritan eragin ditu galerak.  Berria - Mundua   2006-04-01

Bost lurrikara gertatu ziren ostegun goizaldean Itoitz urtegiaren inguruan; horietako baten epizentroa urtegian bertan izan da.  Berria - Euskal Herria   2006-01-13

Aceh eskualdetik hirurogei kilometrora izan zen epizentroa.  Berria - Harian   2005-01-07

Epizentrotik mila metroko diametroko zirkulu batean ez zen inor bizirik atera.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 114. orr.

Bestalde, itsasikararen epizentrotik hurbil egon arren, Sumatrak babestu du hein batean Malaysiako kostaldeko zati handi bat.  Berria - Mundua   2004-12-29

Bigarrenak epizentroa Santa Fen izan zuen, Lizoainen ekialdean.  Berria - Euskal Herria   2004-09-19

2 irud/hed

Titulua du liburu honek narrazio guztiaren subjektua eta epizentroa.  Berria - Kultura   2004-12-18

Kanpoan egingo nuen, beraz, egitekoa, Espainiako Erreinuaren epizentroan: Madrilen bertan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 162. orr.

Jakina da XX. mendearen une batetik aurrera EEBBetara aldatu zela hizkuntzalaritzaren epizentroa eta ingelesa bihurtu zela hizkuntzalari gehiegiren hizkuntza ia bakar.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 145. orr.

Iragarritako heriotzek ere zuloa uzten dute hemen, bularraren erdian, edo, okerragoa dena, hemen, buruaren epizentroan.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 116. orr.

Bestondoaren epizentroa buruan nuen orain.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 298. orr.

Sufrimenduaren hipozentroa gaixoaren baitan bazegoen ere, epizentroa hurkoengana aldatua zela irudi zuen.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 199. orr.

Sentsualitate femeninoaren epizentroa.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 32. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

du epizentroa (3); eta epizentroa (4); izan du epizentroa (3); izan zuen epizentroa (5); zuen epizentroa (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus