Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

epiteto 1 iz izena ezaugarritzen duen izenondo edo partizipioa.

"Aberats" epitetoaz izendatzen du Korinto.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 36. orr.

“Diru politikaren magoa, kondaira, orakulua, jainkoa” zer epiteto ez dira erabili Greenspan deskribatzeko?  Berria - Ekonomia   2006-02-01

Hizpidera ekarri zuen ez zuela uste huts egiten zuenik sendo epitetoa egozten bazion Alvaro Melián Lafinur-ek zirkulu guztietan bereganatua zuen prestigioari.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 163. orr.

Hitz bakoitza bere adiera jatorrez erabili duk, eta izen substantibo bakoitza lehen poetek eman zioten epitetoaz hornitu.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 228. orr.

Vatikanoko buruaren heriotzak, epitetoen neurrigabeko loratzea ekarri du, benetako erromileta estilistikoa.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 147. orr.

2 (izenondoekin)

Sustantiborik ezagutzen ez zuen hizkuntza baten posibilitatea erabili nuen gogoan, aditz inpertsonalez edo epiteto deklinaezinez osaturiko hizkuntza batena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 124. orr.

Esanguratsua zen diktadore komunisten ohiko epiteto kutuna "bake-maitale" izatea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 372. orr.

Bere ugazaba beldurtua guztiz epiteto itsusizko olde batean ito ondoren, ustekabean zetorkion etorkinaren kontra isuri zuen bere haserrea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 52. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus