Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Diofanteren epitafioa zen, Metrodororen Jauregiko antologia liburutik aterea: [...]. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 382. orr.
Matilderi galdetu zion orduan epitafiorik ote zegoen hilarriren batean. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 144. orr.
Ez nion sekula epitafioari erreparatu. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 38. orr.
Gizon bat epitafioa zizelkatzen ari zen hiru hizkuntzatan, ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz: "Ez zen inoiz paradisutik hurbilago egon rantxo honetan pasatako denboran baino". Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 10. orr.
Nahiago duela historiak, esate baterako, H.G. Wellsen epitafioa: "Ez nizuen, ba, nik esan, babuok!". Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 144. orr.
Argitasun horren froga da epitafiorako hautatu zuen esaldia [...]: «Barkatu hautsa». Berria - Kultura 2006-02-25
Orain, hari behin-betiko agur esateko ordua heldu denean, ez zait bururatzen epitafio egokirik. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 98. orr.
Okurritu zitzaion poetek historiarako utzi nahi dituztela epitafioak eta epitafio solemneak idazten dituztela. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 144. orr.
Ez dira poetak konturatzen solemnitatea marketing txarra dela, eta historiak nahiago izaten dituela bestelako epitafioak. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 144. orr.
Ordea, ote zen harentzat epitafio hoberik "Oro nahi eta oro gal" baino...? Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 374. orr.
Canguilhem-ek diosku epitafio zirraragarria dela filosofoa eta matematikaria izan zen batentzat: bosta da lehen bakoitiaren eta lehen bikoitiaren batuketa pitagorikoaren emaitza. Berria - Kultura 2004-04-14
Epitafio kutsua zuen azken lerroak, albiste arrunta baino hobituarioa izan zezakeena toki aproposagoa. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 204. orr.