Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tesalonikarrei eginikako epistolan hauxe dio Jondoni Paulo-k: "Juduek Jesus eta profetak hil zituzten eta orain gu pertsegitzen gaituzte". Herria 2004-04-29
Agustinek Testamentu Berria irakurri zuen, San Paulok Erromatarrei idatzitako epistolan 13,13 pasartea zehazki. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 12. orr.
Nire eromenean, ez zitzaidan burutik pasatu irakurgaia zela gutxienekoa, beste edozein izan zitekeelarik ere -San Paulok korintotarrei idatziriko epistola bat, demagun-. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 182. orr.
Begiak jasotzen zituela, eta behakoa bere lagun Alypio irakurtzen ari zèn liburuan pausatzen, orrialde mirakulutsu hartan, non ediren baitzuen jondone Pauloren epistola hura. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 386. orr.
Tesalonikarrei egindako epistolaren zehar-aipamena. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 282. orr.
Sartzen ginelarik elizan, hasi zuen apezak meza, erran zituen introito-ak eta kyrie eleison-ak, epistolak eta bertzelako berri onak, eta pulpiturat igo zen, sermoiari ekiteko. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 39. orr.
Frantzisko dohatsuak irakurri zuen ebanjelioa, eta beste anaia batek epistola. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1122. orr.
Baionako San Andres elizan igande oroz 10.30tan emaiten den euskaldunen mezan parte hartzen dugunek aspaldiko urteetan ohituak ginen ikusten eta entzuten argi eta garbi eguneko epistola aldaretik euskaraz irakurtzen zigun adineko andere euskalduna. Herria 2005-02-10
Honenbestez, bada, erlijio edo utopia garaikide berriaren liburu sakratuko epistola nagusi bilakatu da lehiakortasunari buruzko pasartea. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 90. orr.
"Eder denik ez da egiaz beste", dio Nicolas Boileau-k Epistola batean. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 175. orr.
Pim gaixoa, neuk ere pentsa nezakeen nolako ondorioak ekarri behar zituen nire epistolak. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 296. orr.