Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

epistemologizazio 1 iz epistemologizatzea.

Zenbait kasutan, positibotasun atalasea epistemologizazioarena baino askoz lehenago iragaiten da.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 212. orr.

XVII. mendean positibotasun atalase bat ezagut daiteke: berak bat egiten du merkantilismoaren teoria eta jardunarekin; baina bere epistemologizazioa pittin bat geroago gertatuko da, mendearen bukaeran.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 213. orr.

Ulertzen da, halaber, epistemologizaziorako, zientifikotasunerako, formalizaziorako iragaiteak eraketa diskurtsibo hauetako bakoitzean kokatzeko modua.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 217. orr.

Bera da zientzia bakarra behingoan iragan duena positibotasun atalasea, epistemologizazioarena, zientifikotasunarena eta formalizazioarena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 214. orr.

Ez da harritzekoa baldintza hauetan esparru emankorrena, deskribapen arkeologikoari irekiena, izan dadila berpizkundetik XIX. mendera arte hainbat eta hainbat positibotasunen epistemologizazioa gararazi duen "garai klasikoa".  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 221. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Definitzea nola egin ahal izan dien lekua epistemologizazio-prozesuei, zer erregulartasunaren arabera eta zer aldaketari eskerrak, nola eskuratu ahal izan dituen zientifikotasun-arauak, eta, agian, nola heldu ahal izan den formalizatze-atalaseraino.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 216. orr.

XIX. mendeak, Ricardorekin, aldi berean positibotasun-mota berria markatzen du, hau da, epistemologizazio modu berria.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 213. orr.

Eraketa diskurtsibo baten jokoan enuntziatuen multzo bat ebakitzen denean, horren helburua da egiaztatze eta koherentzia-arauak balioestea [...] eta jakitearen gainean funtzio menderatzailea betetzen badu [...], orduan esango da eraketa diskurtsiboak epistemologizazio atalasea iragan duela.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 212. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus