Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kontzeptuak epistemologikoki gardenak dira, alegia, propietatearen ageriko alderdiekin lotuta daude. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 176. orr.
Zientziaren eta teknologiaren demokratizazio osoa ez dela posible, beti oinarrituko baitira epistemologikoki bereizitako ikerketa-esparru definitu batzuetan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 252. orr.
Irudi berri horren arabera, zientzia ez da jada -ikuspegi razionalista tradizional batek ulertzen duen moduan- ezagutzabide epistemologikoki pribilegiatua izango, prozesu sozial, historiko eta kontingenteen emaitza baino. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 245. orr.
Biraketa soziologista dela medio, ezagutzaren eraketan faktore sozialen garrantzia gehiegi azpimarratzeagatik, galdu egin da epistemologikoki pertinentea den munduarekiko harremana. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 248. orr.