Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Balioak eta arauak, printzipio epistemologikoak eta metodologikoak, ez dira zentzu absolutuan ulertzen. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 165. orr.
Mundu-ikuskera objektiboa eta subjektiboa kontrajartzen ditu, lehen eta hirugarren pertsonaren arteko asimetria epistemologikoan oinarritzen dena. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 188. orr.
Zuhurtasun printzipioak berarekin dakarren segurtasunarekiko zorroztasun erregulatzaile hau, ordea, termino epistemologiko hutsetan [...] formulatutako justifikazio-testuinguru instituzional baten gain ezarri da. Berria - Gaiak 2006-02-23
Gerta daiteke, halaber, bi atalase hauek denboran nahastuak izatea, eta positibotasun baten ezarpena eta irudi epistemologiko baten azaleratzea era batera gertatzea. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 213. orr.
Auzi epistemologikoak pertsona baten ikuspuntu kognitiboaren barruan sortua eta maneiatua izan behar duela dio internismoak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 120. orr.
Meditazio Metafisikoak liburuan sortutako epistemologia kartesiarraren zati nagusia ikusi eta gero, badirudi esparru epistemologikoaren mugak jarri ditugula. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 118. orr.
Ekonomiaren egitura epistemologikoaren eta bere funtzio ideologikoaren arteko harremanei buruzko edozein deskribapen. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 210. orr.
Kurt Gödel batek ere, bere lanik funtsezkoenetakoa eta XX. mendeko Logikari egindako ekarpen epistemologiko baliotsuenetakoa, hots, aritmetika formalaren eta multzo teoriaren osagabetasunaz ziharduena, hogeitaka orrialde soiletan idatzi zuen. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 232. orr.
Lockeren teoria epistemologikoak ezagumenaren azalpena lortzen du hautematearen teoria baten bidez. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 81. orr.
Hitzen esanahia argitzearen ardura eta hitzen erabilerak gure diskurtsoan duen balio epistemologikoaren ardura Erdi Aroko pentsaeraren erdi-erdian egon direla. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 68. orr.
Funtsezko itauna hau da: nola eraikitzen dira kanon epistemologikoak finkatzen dituzten testuinguruak, eskema kontzeptualak? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 162. orr.
Autore berak badu beste liburu bat, antropologia filosofikoaren estatutu epistemologikoa nola zehazki zedarritu interesatzen zaionarentzat. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 280. orr.
Filosofia estandarraren garaikoek zientziarentzako funtsatze logiko eta epistemologiko sakona lortzea zuten azken xedea. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 160. orr.
Kartesianismoaz haragoko alternatiba epistemologikoak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 7. orr.
Rortyren alternatiba konduktismo epistemologikoaren eskutik dator. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 122. orr.