Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

epistemologia 1 iz ezagueraren metodoaren edo oinarrien teoria.

Horren arabera, epistemologia psikologiaren atal bihurtu beharko genuke.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 121. orr.

Itaun horietaz baliatuta, epistemologia, hizkuntzaren filosofia, logika, metafisika, etika, erlijioaren filosofia, antropologia filosofikoa eta kulturaren filosofia jorratu dituzte, besteak beste, egileek, eta arlo bakoitzeko kontzeptu eta xede nagusiak aipatzeaz gain, oinarrizko bibliografia ere jaso dute.  Berria - Kultura   2004-12-15

Epistemologia naturalizatzeko ahaleginetan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 121. orr.

Hortaz, (1) epistemologiaren eta (2) ezagutzaren teoria (baita (3) gnoseologiarena ere zenbait tokitan) sinonimoak bailiran ulertuko ditugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 103. orr.

Epistemologiaren hurrengo zutabe nagusia Descartes da, batez ere bere Meditazio Metafisikoak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 104. orr.

Eszeptizismoaren gerizpea, nola edo hala, beti ibili da epistemologiaren inguruan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 122. orr.

"Emandako" oinarri sendo batetik abiatuta eratutako ezagutzaren justifikazioa zertan datzan oso argi ezin esan denez gero, koherentismoaren alternatiba proposatu zen epistemologian.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 119. orr.

Ontologian ez ezik epistemologian ere gogoa galdera-iturri da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 185. orr.

Epistemologian "errorearen teoria" garatu da, besteak beste, sen onaren arabera ontzat ematen ditugun hainbat ideiaz ("lore hau gorria da", adibidez) fida ez gaitezen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 363. orr.

Epistemologia horren helburua ezagutza (zientifikoaren) posibilitate-baldintzak aztertzea zen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 155. orr.

Beste arazo batzuk planteatuko ziren logika eta epistemologiaren aldetik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 67. orr.

Autoreak filosofiaren kontzepzio jakin bat defendatzen du, eta, horren arabera, filosofiaren zeregin eta mugetatik abiatuz, metafisika eta epistemologiatik igaro eta etika aztertzen amaitzen du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 19. orr.

Orduan, neopositibismoaren epistemologia eta ontologia zabaldu ziren.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 90. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Epistemologia kartesiarrari eman zaizkion erantzun zehatz batzuk hartuko dira kontuan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 7. orr.

Bertutearen epistemologia, epistemologia soziala, epistemologia feminista, Bayesiar epistemologia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 122. orr.

"Epistemologia konjeturalaz" mintzo zen eta "kalean aurkitutako ile bakoitzaren enigma argitu edo ahots anonimo bat entzute hutsarekin jabearen nortasuna azkar aurkituko duten profesionalak formatu" behar zirela zioen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 46. orr.

Descartesen filosofiaren printzipiook epistemologia modernoaren oinarrizko eskema finkatzen dute.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 105. orr.

Epistemologia analitikoan jorratzen diren ia gai guztiak ukitzen ditu modu sinplean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 123. orr.

Epistemologia naturalizatuaren filosoforik ospetsuena Willard Quine da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 121. orr.

Kuhnek ikusmolde estandarraren oinarrizko epistemologia jartzen du auzitan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 156. orr.

Antzinako epistemologian Platonen Teeteto elkarrizketak izan zuen garrantzia azpimarratzen da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 7. orr.

Egungo epistemologia, hortaz, pil-pilean dago; posizio, proposamen, kontzepzio eta ikusmolde anitz ditu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 122. orr.

Garaiko epistemologia alemaniarrak Descartes-en, Locke-ren, Hume-ren edota Kant-en ohiko epistemologia fundazionistari jarraitzen zion.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 155. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Zientzia-eskuliburuetan edo historia- eta epistemologia-liburuetan agertzen den bezain hotz eta zorroztzat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 163. orr.

Ikerketarik gabe nekez sortzen da metodologia zalantzarik, edo epistemologia zalantzarik.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 43. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

epistemologia eta (3); epistemologia kartesiarra (3); epistemologia naturalizatuaren (3); eta epistemologia (3); ikus epistemologia (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus