Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

epistemiko izond epistemearena, epistemeari dagokiona.

Entitate epistemikoen balioa ez datza euren baitan, ezagutzaren kateari jarraia emateko betetzen duen eginkizunean baizik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 166. orr.

Kuhnen "paradigma" nozioak irauli egin zuen zientzia ulertzeko modu estandarra, bertan, faktore epistemikoek baino gehiago, faktore sozialek hartzen baitute ezagutza legitimatzeko funtzioa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 246. orr.

Arrazoimenaren lorpen epistemikoak ezin koka daitezke esparru analitiko a priorian, gertaera historiko eta sozialetatik haraindi.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 156. orr.

Nola sortzen den teoria bat edo edozein unitate epistemiko, zein testuingurutan, zein faktore eragileren mendean, zientzialariaren zein baldintza psikologikotan, eta abarri dagokion auzigunea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 155. orr.

Badu behakuntzak lehentasun epistemikorik?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 163. orr.

Zientziaren eta teknologiaren balio epistemiko eta sozialen irudia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 92. orr.

Zientziaren Filosofiari dagokiola esklusiboki zientziaren eduki epistemikoen azterketa -metodoari, egiatasunari, objektibotasunari, eta beste nozio epistemikoei loturikoak-.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 158. orr.

Internistak ezin du azaldu "oso sinpleak" diren subjektu epistemikoen baldintza epistemikoa -animalia gorenak, haur oso txikiak, etab.-.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 120. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus