Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bi jakite-mota ditugu baliagarri: sophia -episteme delakoa- eta politikaren zientzia. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 57. orr.
Epistemea jardute diskurtsiboen positibotasunean irudi epistemologikoak eta zientziak ahalezkoak egiten dituen zera da. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 217. orr.
Epistemerekin ulertzen da, hain zuzen, garai jakin bateko harremanen multzoa, zeintzuek batu ditzaketen irudi epistemologikoak, zientziak eta, behar izanez gero, formalizatutako sistemak sorrarazten dituzten jardute diskurtsiboak. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 217. orr.
Epistemea ez da ezagupen era bat edo arrazionaltasun-mota bat, zeinak adieraziko lukeen subjektu baten, espiritu baten edo garai baten batasun subiranoa, horretarako zientzia ezberdinenak zeharkatuz. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 217. orr.
Ikusi dugu Politeian zientzia matematikotik -dianoiatik- egiazko zientziara heltzeko -episteme delakoan sartzeko- jauzi bat egiten dugula. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 49. orr.
Beharbada suposatuko da episteme hau mundu ikuskera baten antzeko zerbait dela, ezagutza guztien historiaren pusketa. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 217. orr.
Epistemea ez da irudi geldia, egun batean agertutakoa eta bat batean eta modu zakarrean ezabaraziko dena: etendurak, desdoitzeak, kointzidentziak ezartzen eta desegiten diren multzo mugikor zehaztugabea da. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 217. orr.
Esan dugu badela mundu adigarriko epistemearen eta mundu sentikorreko doxaren arteko beste jakite-mota bat, hau da, iritzi zuzena. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 50. orr.
Eraketa diskurtsiboen, positibotasunen eta jakitearen azterketa eurek irudi epistemologikoekin eta zientziekin dituzten harremanetan, honi deritzo epistemearen azterketa. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 217. orr.
Orain arte epistemearekiko orientazioa izan da esploratu dena. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 221. orr.