Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
episodio iz gertaera sail baten barnean bereiz daiteken atala.
Polemika hori ez da bi Espainien arteko aspaldidaniko gatazkan episodio bat gehiago besterik izan. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 45. orr.
"La Condition Humaine" eleberrian, Malraux idazle frantsesak episodio ikaragarri hori aipatu zuen. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 117. orr.
Episodio horietan, itsua balitz bezala tratatzen zuen familiak Virgil. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 145. orr.
Zeren, haren iritziz, kanilaren episodioa ez baita arazo larriago baten isla baino. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 60. orr.