Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

epilogo 1 iz idazlan baten hitzatzea.

Nobela hau, aurreko hiru iturri horietatik sortua da, baina, batez ere, eta egileak liburuaren paratestuetan oso argi adierazten duen bezala (hitzaurrea, epilogoa, azken solasa...) helburu didaktikoa duen narrazio literarioa dugu nobela hau.  Berria - Kultura   2004-04-11

Liburua apailatzeaz gain, hitzaurrea eta epilogoa ere idatzi ditu Ignazio Aiestaranek.  Berria - Kultura   2006-02-03

Gutxienez hori, egiten nuen hausnar neure artean: gauza batzuk ongi esanak esan eta hortzetan muturreko pare bat jo, nire amodiozko nobelan epilogo gisa jartzeko.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 204. orr.

Liburuak epilogo bat izan zuen osagarri, "Euskalkixak etorkizunian", eta horrek, behinik behin, gogoeta egiteko aukera eman zuen.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 218. orr.

"Nik neure aldetik", iragarri du Kandido Mierrek, "bigarren orduan bertso zaharren gaineko lezioari epilogoa eransteko asmoa daukat nahi duzuenontzat, horrekin gai honi buruzko ikasketari bukaera emanez".  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 289. orr.

Ramon Saizarbitoriaren Ehun metro nobelari epilogoa idatzi zion.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 227. orr.

Testamentua-k leku berezia du Santuaren idazkien artean, "bera bakarrik agertzen delako haren esperientzia erlijioso orokorraren kontakizun, aurkezpen eta epilogo gisa, "konbertsio"tik hil aurreko garaia arte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 45. orr.

Aurreko kapituluen epilogoa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 43. orr.

Elezahar honek honako epilogoa du: "Bardongo iturriaren ondoan Kateen Etxea izeneko jauregi bat eraiki zuten".  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 150. orr.

Epilogoa: bere musikan ageri omen den ipar-hegoari buruzko artikulu laudoriozko bat irakurri berri, N. jaun artistak, oilanda bat bezain hegal-harro, hanka sartu du lorategiko putzu batean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 254. orr.

Epilogoa: biziaren zertarakoaz.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 11. orr.

EPILOGOA: EKONOMIA BERRIA, ARAZO ZAHARRAK.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 320. orr.

Juan Garziak egile argentinarraren Ipuin hautatuak bildumaren epilogoan dioen bezala (249. orrialdea): [...].  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 95. orr.

2 (izenondoekin)

Irakurtzekoa da Historia de los heterodoxos españoles-ko Epilogo txikia: ez lurrak (bizi-inguruak), ez arrazak, ez legeriak edo ekonomiak, egin du nazio espainola, baizik katolizismoak: [...].  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 43. orr.

Epilogo beldurgarri agresibo hau, faxismo espainolaren apologia disimulatugabe bat.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 241. orr.

Irakurlearen gaztigu den atariko artikulu horretatik hasi eta epilogo koxkorreraino, azkenean, duda-muda eta atzera-aurrera askoren buruan, hasierako logika sinplea nagusitu da: ordenamendu zintzo-zintzo kronologikoa, alegia.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 11. orr.

Epilogo kritiko edo metasubjektiboa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 232. orr.

Duela 21 urte ez zen gustura gelditu argitalpen harekin, eta orain Koldo Izagirrek orduan egin zion hitzaurreaz gain, Xabier Mendiguren Elizegik beste argitalpen baterako egin ziona azkenean ez zen atera eta egilearen beraren hitzaurrea eta Epilogo autobiografiko-sentimentala gehitu dizkio.  Berria - Kultura   2004-11-30

3 irud/hed

Hala ere, Gizarte Egipziako kolapsatuaren berezko bizialdiaren epilogo izugarri luzea asperraldi luze eta deabruzko kemenaldi asaldatuen txandaketa zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 20. orr.

Trantzealdi moduko logura eta, txandaka, xenofobia fanatikozko piztualdien erritmo hori berori bereiz daiteke Txinan, Ekialde Urruneko Zibilizazioaren historiaren epilogoan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 20. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta epilogo (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus