Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

epikurozale izond Epikuroren doktrinaren zalea dena.

Epikurozale hitzak izan zuen -eta berrikiago ere izan duen- gaitzespen zentzua haren aurkariek zabaldu zuten, aurpegiratzen baitzioten zentzuen plazerra besterik ez zuela predikatzen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 288. orr.

Senekaren garaian, lau filosofia eskola ziren nagusi Erroman: platonikoena, aristotelikoena eta estoikoena, batetik, elkartze prozesu batean abiatuak, eta bestetik epikurozaleen lorategia, lizun eta zerriak zirelakoan beste hirurek baztertua, nahiz arrazoizkoenak izan ia beti.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 135. orr.

Epikurozale [...]: Epikuroren aurkakoa; filosofo abstemio hark, gizonaren helburu nagusia atsegina bilatzea behar duela pentsatzen zuenez, ez baitzuen denbora alferrik galtzen zentzumenei atsegin ematen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 90. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus