Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

epikureismo (orobat epikureanismo g.er) iz Epikurok K.a._IV mende bukaeran sortu zuen filosofia doktrina, ongi handiena plazerra dela dioena; plazerra soilik bilatzeko jokaera.

Epikureismoarentzat onik handiena plazerra zen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 288. orr.

Lukrezio baino lehentxoago, Amafiniok plazerraren moralean esentzialki oinarrituriko epikureismo bat predikatu zuen, berehalako desiraren gauzatze gisan ulertua, eta, sexuala bada, hobe.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 19. orr.

Eztabaidatzen da ea Lukrezioren epikureismoa, gainera eta hargatik guztiagatik, elite batentzako epikureismoa izango ote zen ala mundu guztiarentzako epikureismoa.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 20. orr.

Nahikoa litzateke pentsatzea Lukreziok nahiago izan duela epikureismoaren alde mintzatuko direnen eskuetan arma kontzeptual sendoak ipintzea, sendotzen hasiak zeuden (estoikoak, platonikoak eta aristotelikoak) bere garaiko inpugnatzaileen aurka borrokatzeko.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 20. orr.

Honegatik kontrajartzen zaio epikureismoa platonismoari.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 185. orr.

Zizeronek epikureismo hauxe dauka gogoan, halako indarrez erasotzen dionean, Erroman ere zer hedaturik zegoen ikustean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 19. orr.

Lukreziorengan ez dugu, ordea, halako ezer ikusten, epikureismo metafisikoa baizik, non bere ikuskeraren [...] oinarri ontologikoak azaltzen diren.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 20. orr.

Denek ezaguna dute Horazioren epikureismo profesoa.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 21. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus