Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

epikotasun iz epikoa denaren nolakotasuna.

Itsutasunari epikotasuna falta zaio, esan du, muturra okertuz.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 81. orr.

Istorioetan ez dago epikotasunik; eguneroko errealitatetik erauzitakoak dirudite.  Berria - Kultura   2004-06-12

Horra bake aldietarako epikotasuna.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 112. orr.

Batzuetan rock progresiboari egiten dio keinu, beste batzuetan post-rockaren bidea jarraitu nahi duela iduri du, garapen luzeko intentsitatea bilatuz, eta gehienetan epikotasuna gailentzen zaio minimalismoari.  Berria - Kultura   2006-02-25

Gure historia garaikidea baldintzatu duten gertakari eta pertsonaia ezagunen inguruan antolatzen den suspense narratiboak [...] horixe bilatzen baitu: epikotasun oro baztertu eta narrazio hanpatu heroikoak deuseztatzea.  Berria - Kultura   2004-02-01

Tradizioaren zaporea duten testuak eratzen ditu, eta erdibidean dago Indiako epikotasun klasikoaren eta bidelapur zintzoei buruzko narrazio erromantikoen artean.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 9. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus