Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Han azpimarratu ditugu gerra-talde horien lorpen bereizgarriak erlijio sektarioaren eta poesia epikoaren arloetan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 142. orr.
Barbarotasun garaileak sortutako poesia epikoaren distirak engainatu egin zuen Hesiodo. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 450. orr.
Longfellowek berak ere Kalevala suomiar poema epiko nazionala hartu zuen eredu. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 303. orr.
Greziako poema epikoetan bezala hiru heroiren gatazkara soilduko bagenu Poitiersko borrokaldia, eta bakoitzaren portaeraren azterketa egingo bagenu, lehenengo Abd al-Rahman ibn abd Allah al-Gafiqiri begiratuko genioke. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 84. orr.
Historio epiko horrek marraztu bidean dabiltza erromes fededun eta fedegabeak, kirolari eta poetak, jende handi eta xeheak. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 121. orr.
Gure literatura epikoak erakusten duenez, batik bat zorigaitza gainean daraman zaldi berezia baitugu "lau oinetan zuri" deneko hori. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 83. orr.
Hegazkin gidarien arteko bizimoduaren balio idealizatuak, egitate epikoak aletzen dira kontaketaren haria markatzen duen hegaldia aurrera doan ahala. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 10. orr.
Kantuan hasiko da eta bere edukiak modu poetikoan, dramatikoan, epikoan... adierazten ahaleginduko da. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 102. orr.
Militar-leinukoa zen, eta bere zaharragoen destino epikoaren nostalgia sentitu zuen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 247. orr.
Ortega-ren tonu epiko inperial eta erretorika martzialak aztertzaile literario baten gozamena egin lezake. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 235. orr.
Aipaturiko 2.775 doinu horietan, batzuk badira sentimendu epiko indartsuak adierazteko egokiak; beste batzuk sentimendu dramatikoak adierazteko dira pare-parekoak; kontaerarako egokiak direnak badira; eta baita deskripziorako aukera ematen dutenak ere. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 82. orr.
Aro heroiko postminoikoaren ondare epikoan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 167. orr.
Hari begira geratu da luze, gogoa Urbano Lugris lagunarekin egon zen azken arratsaldera joana, hark amaitzeko puntuan zeukan koadro epiko ederrera. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 85. orr.
Poeta epikoak honela laburbildu zuen biltzarretan gailentzen ziren hizlari arrakastatsuen profila: [...]. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 90. orr.
Holger Dansk Danimarkako heroi epikoak borroka egin zuen Orreagan mairuen aurka. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 205. orr.
Literaturak eta zinemak -ohi duten era melodramatikoekin- oso izaera mugatuko heroiak jarri dizkigute begien aurrean: garaile epikoak eta galtzaile samurrak, batik bat. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 102. orr.
Txominen hitz epikoak errepikatzeko. Gorroto sakon bat zen, sentitzen duenari baretasuna ematen dioten horietakoa, mespretxu epiko, harro bat. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 131. orr.
Gorputza tenple epiko halako batez sentitu behar dut laurehun orrialdetik gorako eleberri baten kontatzen zaizkidan ibilerei ekiteko... Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 88. orr.
Garesti aterako zaie beren asmo epiko-poetikoa. «Kuskue tanden», 2004 - 235. orr.
olerki epiko (3); poema epiko (8); poema epiko bat (3); poema epikoak (3); poesia epikoaren (4)