Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

epika iz poesia epikoa literatura motatzat hartua.

Norbaiten ahotik ateratako kontuak askotan entzuten direnean, azkenerako ez da jakiten epika non bukatzen den eta non hasten den lirika.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 15. orr.

Berdin dio tragedia, komedia, satira, epika, alegoria... edota diskurtso politiko bat.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 55. orr.

Umoreak, izan ere, bizitzari buruzko beste ikuspuntu bat dakar: mugagabea dirudienari bere mugak ezartzen dizkio, epika lirika bihurtuz, eta gizonen balentriak, jainkoak eta ideiarik gorenak [...] irriaren esparru horizontalera ekarriz.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 109. orr.

Odola ura adina behar duen kazetaritzaz ari naiz, epika etika baino nahiago duen kazetaritzaz.  Berria - Euskal Herria   2004-03-03

Esana dut lehenago ere ez dudala epikarik egin nahi; beraz, ez naiz hasiko jasotzen Txikiaren militante-bizitzako pasadizo zirraragarrienak, espioi-film batetik atereak diruditenak: ekintzak, tiroketak, segadak, ihesak...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 113. orr.

Hirurogei urte epopeiatik epikara.  Berria - Kultura   2006-01-03

Ahozko poetika ere ez ote da, Homeroren epikari aplikatzen zaionean, Prokustoren ohe txikiaren tankerakoa?  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 164. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ez da kasualitatea Döblinek epika moderno baten beharra aldarrikatu izana, ez eta bere Berlin, Alexanderplaz obra epikotzat jo izana ere.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 161. orr.

Ahots goraz esatekoa den epika handia baino, zurrumurruka kontatzen den epika txiki hori da nire egia.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 368. orr.

Ni, heriotza heroikorako adorea besterik ez neukan koldar hau, harro eta beldurbako hil nintzela kantatuko zukeen nire herriaren epika xumeak.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 168. orr.

Hesiodo izan zitekeen lehenengoa, baina inola ere ez azkena, epika barbaroaren distirak liluratutakoen artean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 164. orr.

Ahozko epikak ere badaki, Homeroren berdin gabeko mailakoa denean behintzat, ustez poesia idatziari soilik dagozkion bitxi bikainak ematen.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 164. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gure artean ere aspalditik goretsi izan den "euskaldun hitzez labur eta egitez luze" haren ereduari ezin hobeto legokiokeen prosa moldea, Orixez geroztik ere epika mota batean jarraitzaile bat baino gehiago izan duena.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 12. orr.

Saio guztiak, esperantza guztiak, ispilukeria guztiak, behin eta berriz apurtzen eta zirtzilatzen dira kalexka hauen egunerokotasunaren, ezdeusaren, epika faltaren kontra.     «Kuskue tanden», 2004 - 176. orr.

Horra epika zipitzik ere nahi ez duten hipiko modernoak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 114. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

den epika (4); epika bat (3); epikarik egin nahi (3); eta epika (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus