Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

epigrama iz poema satiriko laburra; esaldi edo adierazpen laburra, eskuarki satirikoa.

Epigrama [...]: hitz lauzko nahiz neurtuzko ateraldi zorrotza, maiz garraztasun edo mikaztasuna eta batzuetan jakinduria ezaugarritzat izaten dituena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 89. orr.

Lan horretan, poema laburrak jaso ditu Markuletak, epigramen edo haiku-en modukoak, umorez, ironiaz beterikoak.  Berria - Kultura   2004-02-19

Behiala, gazte eta berde nintzela, nere bihotzeko izuen gordelekutik atereran, epigrama xoragarri hauxe aditu nuen: Neskatila itsuaren / zurezko begiak dira/ deusezetara begira / begirik ederrenak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 108. orr.

Literaturan bezainbeste arrazoibideetan, epigrama da onespen errazena eta zabalena duen generoa.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 147. orr.

Sutauts Miltonen latinezko In Inventorum Bombardae epigramaren zehar-aipamena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 301. orr.

2 (izenondoekin)

Begitan zeuzkan zerbitzuan aurrea hartu zioten guztiak, garratz hitz egiten zuen haiei buruz eta epigrama gaizto eta mingarriak idazten zizkien.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 408. orr.

Kabiar sandwich batek zein egoera igarotzen dituen hurrenez hurren fantasia bihurtu eta epigrama eztendun bezala berragertzeko.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 62. orr.

Epigrama disekatua.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 277. orr.

Martzialek ere aipatzen ditu Marteren tenplu ondoko larruak, baina haren ustez Erromaren beraren aspaldiko ustel usaina zerien, eta ez besterik, epigrama maltzur batean idatzita utzi zuenez.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 98. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus