Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

epigono iz aurreko estilo edo eskola bateko maisu edo artista baten jarraitzailea.

Higikunde erromantikoko bigarren mailako epigonotzat hartu dute adituek Poe; fikziozko lanetan, eleberrigile gotikoen ondorengotzat, eta Byron eta Shelleyren jarraitzailetzat bertsozkoetan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 15. orr.

Nekez uxatuko luke orduan plajiatzaile edo -kasurik hoberenean- epigonoaren fama txarra.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 149. orr.

Freskoagoa egiten zaigu Txirritaren estiloa, modernoagoa kasik, Lizardiren epigonoa izan nahiko zukeen Mendizabalena baino.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 101. orr.

Zinemagile gisa, «joana den garai bateko epigono» sentitzen da Erize.  Berria - Kultura   2006-03-14

Gôià horri, gôià peto-petoa izan arren, Magna Ausilia esaten baitzioten, nolabaiteko onarpen gradua adierazten du horrek epigonoen aldetik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 22. orr.

Nire bihotza seinalatu zuen gero makuluaren puntaz, eta beste hizketa-saio luze bati ekin zion berriro, Ahasverus zapatari juduaren, eta Lakedem, Mateo Txistu edo Buttadeo bezalako epigonoen kondenak etorri omen zitzaizkion-eta gogora.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 20. orr.

Italia kolonialismoaren epigono gisa jokatzen hasi zen -ia historiatik kanpo balebil bezala-, Grezia, Libia, Egipto edo Abisinia konkistatzeko ahalegin eroan.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 55. orr.

Garai baten epigono izatea, horra D'Annunzioren tragedia.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 55. orr.

Hara beste seinale bat ikusteko gurean zein diren benetako transgresoreak, eta zein, ortodoxian eta territorio komunetan gozo-gozo jarririk, matxinada probable, zintzo eta onargarrietan ari diren epigonoak.  Berria - Kultura   2004-06-27

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus