Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mendekoste zortziurrenetik Abendua arte eta Epifania zortziurrenetik Piztuera igandea arte. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 81. orr.
Epifaniako zortziurrena arte. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 89. orr.
Epifania ondoko hirugarren igandea. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 113. orr.
Epifanian hasi eta hurrengo berrogei egunetako garizuma santuan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 155. orr.
Epifania ondoko seigarren igandea. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 135. orr.
Urtea bukatzerakoan baditugu egun batzu pozgarriak, hala nola Eguberri, Urte berri eta Errege edo Epifania egunak. Herria 2003-01-09
Urteetan zehar itxarondako epifaniaren zain zegoen, eta halako batean Jaime Sobrino bere aurrean hezurmamitu zen ziplo. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 168. orr.
Haurrak -Hynkel txikiak- harri eta zur begiratzen dio Hans Breveski mutikoari, bere besoa altxatuta daramalarik, eta etorkizuneko epifania bat ikusten duela ohartzen gara, horixe baita agur-naziaren sorburua izanen dena. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 8. orr.
Haatik, ezinaren joanean, epifania antzematen daki Joycek, hots, egoera eta gertaera arruntean ezusteko egia, betikoan sagaratua. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 68. orr.
Epifania joycetarra da. Berria - Kultura 2006-01-24
Euskal ezaugarrien epifania eman nahi zaigu garo-usaina darion eszena bukoliko horren bidez. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 144. orr.
Bota ditzagun begiak erlijio nagusien epifaniek mundura ekarritako argitzapen espiritualen gain. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 138. orr.
Gizarte Babilonikoak Siriakoan izandako eragin militarrak judaismoaren eta zoroastrismoaren epifania sortarazi zuen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 250. orr.
Eliza krisalidatzat hartu badugu, berorren bidez zibilizazio batek beste bat sortzen duelarik, orain zibilizazio sortzailea eliza baten epifaniaren oberturatzat hartu behar dugu, eta zibilizazio filiala goragoko mailako lorpen espiritual horrekiko atzerakadatzat. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 129. orr.
Aro Heroikoa, berez, aldi iragankorra baldin bada, bere etorreraren eta atzerakadaren seinalerik ziurrenak bere berariazko idealen epifania eta eklipsea dira. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 158. orr.
Eta diamante hau, oi, kresala da, gatzaren epifania. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 62. orr.
Ezinaren Epifania. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 68. orr.