Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arteria meningica media-ren lesioa, hots, hematoma epidurala omen deritzana. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 242. orr.
1995. urtetik 2002ra arte nabarmen igo da erditzean anestesia epidurala erabiltzen duten emakumeen kopurua: %120. Berria - Euskal Herria 2004-04-27
Anestesia epiduralarekin egiten da, eta «oso da teknika sinplea», Madinaren esanetan: «Ile baten lodierako zuntz bat sartzen da zakiletik, eta uretra zulatu eta prostatara iristen da. Berria - Gaiak 2004-11-21
Epidurala aplikatzeko, ez da utero lepoa dilatatu arte zain egon behar. Berria - Gaiak 2004-09-17
Gure lehengusina Juliak hiru egin zituen segidan, plaust, plaust eta plaust, ez epiduralik ez ezer. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 54. orr.
Baina garaiak izugarri aldatu dira: epiduralarekin, akabo samina. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 13. orr.
Epidurala goizegi hartzea arriskutsua izan zitekeela uste zuten askok. Berria - Gaiak 2004-09-17